Skip to main content

Gipuzkoako Atlasa jaio da

Gipuzkoari buruzko datu eta zifrak ikusteko modu berri bat da Gipuzkoako Atlasa. Gaindegiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean burutu dute, eta bere helburua Gipuzkoaren gaineko azterketak eta ezagutza bultzatzea da.

Atlasaren bitartez, herritarrek Gipuzkoako udalerri, eskualde eta garapen agentzia mailako datuak irudietan (mapak nahiz grafikoak) ikus ditzakete, baita datu horiek kontsultatu, deskargatu eta erabilerara propiorako baliatu ere.

Adierazle-sorta zabala dago herritarren eskura: biztanleria, zahartze-tasa, jaiotze-tasa, langabezia datuak, emakumeen jarduera-tasa, errenta pertsonal erabilgarria, formakuntza altuko biztanleria, landunak sektoreka, establezimendu kopuruak sektore bakoitzean, BPGaren banaketa territoriala, eta abar.

Adierazle horiek denak klik eginez kontsulta ditzakezu mapa gainean, zuk aukeratzen duzun moduan: udalerrika, eskualdeka edo garapen agentziaka.

Horrez gain, atlas monografikoak ere sortzen joango gara aldika, Euskal Eurohiriko adierazleak udalerrika edo errenta adierazleak udalerrika, kasu.

Gipuzkoako Atlasa erabiltzeko 3 urratsak:

1.Aukeratu geografia eremua

Gipuzkoako Atlasa1 

 

2. Aukeratu ikusi nahi duzun adierazlea

Gipuzkoako Atlasa2

 

3.Klik egin mapan informazioa kontsultatzeko

Gipuzkoako Atlasa3