Udalerri euskaldunen geografia
Udalerri euskaldunen geografia
Etiketa orokorrak
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak biztanleen %70etik gora euskaldunak diren udalerrien mapa kaleratu du. Gaindegiak eta Gislan Kooperatiba Elkarteak elkarlanean landu dute euskarria.
Nolako lurralde estrategia nahi dugu etorkizuneko Euskal Herriarentzat?
Nolako lurralde estrategia nahi dugu etorkizuneko Euskal Herriarentzat?
Etiketa orokorrak
Mixel Berhokohigoin baserritarra da, ELBko kidea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Lehendakari ohia. "Nolako lurralde estrategia nahi dugu etorkizuneko Euskal Herriarentzat?" galderari erantzunez egindako adierazpena 2018ko maiatzan Ainhize-Mongelosen, Gaindegiak Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresurako adituen ekarpenak biltzeko prozesuaren baitan.
[2019-I] Euskal Herriko langabezia-tasa %9,09ra jaitsi da
[2019-I] Euskal Herriko langabezia-tasa %9,09ra jaitsi da

2019ko lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,09koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,4 puntu apalagoa. EUSTATen arabera ere langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan, baina langabezia tasa 9,49an kokatzen du. Batean zein bestean, denboran hamarkada bat atzera egin behar da maila horretako langabezia topatzeko.

Euskal herritarrek Nafarroa Beherea bezainbeste lur behar dute elikatzeko
Euskal herritarrek Nafarroa Beherea bezainbeste lur behar dute elikatzeko
Euskal herritarren elikadura beharrak asetzeko beharrezkoa da Nafarroa Behereko azalera osoa, edo San Mames zelaia 190.400 bider. Azpimarratzekoa da esnekien, fruta freskoaren, haragiaren edo ogiaren ekoizpenerako lur beharra. 2000 urteaz geroztik artifizializatutako lurra, ordea, handia izan da eta Euskal Herrian nekazaritzara bideratutako 73.000 hektarea galdu egin dira.