Nolako lurralde estrategia nahi dugu etorkizuneko Euskal Herriarentzat?

Mixel Berhokohigoin baserritarra da, ELBko kidea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Lehendakari ohia. "Nolako lurralde estrategia nahi dugu etorkizuneko Euskal Herriarentzat?" galderari erantzunez egindako adierazpena 2018ko maiatzaren 15ean jaso zuen Gaindegiak Ainhize-Mongelosen, Eusko Ikaskuntzaren XVIII.Kongresurako adituen ekarpenak biltzeko prozesuaren baitan.