2019ko maiatzaren 26ko Hego Euskal Herriko Udal eta Foru hauteskundeetako eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen emaitzekin atlasa egin du Gaindegiak Berriaren webgune berezirako.
Gaindegiak, Udalbiltzarekin eta Gasteizko udalaren babesarekin, auzoon iraunkortasuna modu integralean neurtzeko Gasteiz, Iruñea, Donostia, Baiona eta Bilboko ehun eta hamaika auzoen azterketa burutu du, mugikortasuna, kohesio soziala, hiri-morfologia, zerbitzuen eskuragarritasuna eta metabolismo demografikoa hizpide.