Euskara partekatuko dugu?

UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak biztanleen %70etik gora euskaldunak diren udalerrien mapa kaleratu du. 'Euskara partekatuko dugu?' leloaren segidan, euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez, ingeleraz, katalaneraz eta galegoz ematen die ongi-etorria mapak UEMAn dauden udaletara hurbiltzen diren bisitariei. Gaindegiak eta Gislan Kooperatiba Elkarteak elkarlanean landu dute euskarria.

Euskara partekatuko dugu? maparen aurreko aldea

Euskara partekatuko dugu? maparen atzeko aldea