Mugarik ez lan bilaketan Euskalherrilan-ekin
Euskal Herrian lan bila eta formazioa jasotzeko plataforma abian da, Euskalherrilan. Ekimen hau Euskal Herriko lurralde eta pertsonen behar desberdinak osatzera dator, Iparraldeko zein Hegoaldeko lan merkatuak osagarrituz eta bertako beharrak erantzuten lagunduz.
Bihartean: lankidetzan lurraldeen arteko kohesioa garatzeko
Aurrez ematen zen harreman ekonomiko eta komertziala garatzeko eta sinergiak bilduz lan egiteko Gizpuzkoako eta Baionako Merkataritza ganbarek Bihartean izeneko egitura sortu dute. Europako Batasuneko onespena eta laguntza dute eta mugaz gaindiko mota honetako lehenengo proiektua da eremu honetan.
Orhipean: edukiz osatutako aisialdia
Abenduaren 3tik 8ra bitartean Txoriak-Txori egitasmoak Orhipean Parke Tematikoa antolatu du Bilbon. Erdi aroan murgildurik, Euskal Herriaren historiaz eta errealitateaz ikasi, gozatu eta partekatzeko aukera eskaintze duen parke tematikoa. Gaindegia bertan izango da www.atlasa.net Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa aurkezten.
Euskal Herriak, erronka sozio-ekonomikoak
Liburu honek izen handiko 13 pertsonaren iritziak biltzen ditu, guztiak ere hemen eta munduan gertatzen denaren jakitun direnak. Iritziak galderen bidez bildu dira, eta galderen helburua izan da Euskal Herriak alor ekonomiko eta sozialean dituen erronkak azaltzea. Gaindegiak kaleratu duen elkarrizketa liburua soilik web bitartez eros daiteke. Informazio osagarri gehiago hemen.
Jarduera ekonomikoaren erronkak aztergai azaroaren 24ean
Eduardo Zubiaurre (ADEGIKO Lehendakaria), Mikel Navarro (ORKESTRAko ikerlaria) eta Michel Etchebest (ARTZAINAk taldeko kide eta Mauleko auzapezak) jarduera ekonomikoaren erronkez eztabaidatuko dute Gaindegiak antolatutako mahai inguruan Euskal Herriak: erronka sozio-ekonomikoak liburuaren aurkezpena aitzakia medio. Azaroaren 24ean, Donostian, goizeko 10:00etan hasita. Ikus xehetasunak.
Il visite la BOUTIQUE de Gaindegia
Gaindegia inaugure une nouvelle section, le Boutique de Gaindegia dans lequel tu pourras acquérir les publications sur la réalité socio-économique du Pays Basque, comme par exemple, Pays Basque : défis économiques et sociaux. Entre dans le Boutique Électronique.
Gobernantza eta lurralde-lehiakortasunaz Ekonomiaz aldizkarian
Europako Batasuneko testuinguruan lurraldeen eta erregioen arteko lehiakortasunak geroz eta pisu handiagoa du. Ekonomiaz aldizkariaren azken alean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kasuak aztertzen dira erreferentzia desberdinak aintzat hartuz: Innobasque, garapen agentziak, klusterrak... Irakurri Ekonomiaz 74 zenbakia.
Orhipean parke tematikoa Hernanin, Azaroak 5-7
Azaroaren 5etik 7ra bitartean Hernanin Euskal Kulturaren komunikaziorako eta ezagutzarako gunea ospatuko da eta Gaindegia bertan izango da Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen Atlasa aurkezten, www.atlasa.net. Ikus egitaraua.
Independentzia ekonomikoa
Krisia ekonomikoa soilik ez dela arras konbentzituta dago Nekane Jurado ekonomialaria eta Euskal Herriaren etorkizun sozio ekonomikoari begira autogobernua eta independentzia proposatzen ditu soluzio posible gisa. Independencia: de reivindicación histórica a
necesidad económica izeneko liburua da egilearen azken lana, Txalaparta argitaletxearekin argitaratua. Erreferentzia gehiago.
Iparraldeko barnekaldean enpresak sustatzeko ekimena
Tokiko ekonomia biziberritzeko helburuz, urriaren 14ean Donapaulen enpresak sortzen laguntzeko jardunaldia antolatu da. Bertan, arloko profesionalak bilduko dira gerturatzen den orori laguntzeko. Horien artean izanen dira Xiberoako Odace eta Baxenafarroko Indar Elkarteak. Irakurri albistea Kazeta.info-n.