Etiketa orokorrak:

[2020-I] 126.600 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 5.800 gutxiago

2020ko lehen hiruhilekoan Euskal Herriko langabezia tasa %8,49koa da (INE). Gaur argitaratutako datuak egungo egoera baino osasun larrialdi aurreko egoeraren isla dira, amaitu berri den ziklo baten itxiera gisa ulertu beharrekoak. Ziklo honen azken txanpak langabeziaren gutxitzea ekarri du, baina gogoz kontra lanaldi partzialean zirenen kopurua paretsu mantendu du.
Etiketa orokorrak:

[2019-IV] 132.400 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 gehiago

Langabezia tasa %8,9koa izan da 2019ko azken hiruhilekoan. Azken hiruhilekoko datuek %8,77an finkatzen dute Euskal Herriko langabezia tasa 2019an (INE), aurreko urtean baino puntu bat azpitik. 2019 urtean 14.000 bat langabetu gutxiago eta 6.900 pertsona aktibo gehiago zenbatu dira (INE).
Etiketa orokorrak:

[2019-III] Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82raino igo da

2019ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,56 puntu handiagoa. EUSTATen arabera, ordea, langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan (-0,11). Halere, Euskal Herriko langabezia-tasa zifra paretsuetan kokatzen du (%8,81).