[2019-I] Euskal Herriko langabezia-tasa %9,09ra jaitsi da

2019ko lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,09koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,4 puntu apalagoa. EUSTATen arabera ere langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan, baina langabezia tasa 9,49an kokatzen du. Batean zein bestean, denboran hamarkada bat atzera egin behar da maila horretako langabezia topatzeko.

[2018-IV] Euskal Herriko langabezia-tasa %9,44koa da. Biztanleria aktiboak eta langabetu kopuruak gora egin dute

2018ko laugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,44koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,16 puntu altuagoa. EUSTATen datuen arabera, berriz, Euskal Herrian langabezia tasa 0,51 puntu handitu da eta %9,87an kokatzen da. Langabetuen zein biztanleria aktiboaren kopuruak gora egin du.