Skip to main content

[TXOSTENA] Errentaren banaketaz, Alberto Alberdi

Alberto Alberdi Larizgoitiak, Eusko Jaurlaritzako ekonomialariak, errentaren banaketa eta BPGaren eta ekoizpenaren hazkundea aztertzen dituen lana kaleratu berri du: Crecimiento, competitividad, progreso técnico y distribución de la renta: análisis de la economía vasca desde 1980 y espectativas hasta 2015.

Ikerketa ekonomiaz

Laburpena:

"Lehiakortasuna, hazkundea, produktibitatea eta errentaren banaketa elkarren artean harreman estua duten k

ontzeptuak dira beti, eta harreman horren nolakotasunak baldintzatzen ditu edozein ekonomiaren garapen aukerak. Lan honek harreman horiek ikertzen ditu Euskadiko ekonomiak 1980. urtetik izandako esperientzian, eta agerian uzten du metatze-erritmo altuarekin batera lehiakortasun-arazoak etorri direla, prezioen eraketagatik, beherantz doan produktibitateagatik, eta mozkinek gidatutako hazkunde-ereduagatik, zeina guztiz gelditu baita Atzeraldi Handiaren ondorioz. Hori dela-eta, politika ekonomikoa inoiz baino esparru meharragoaren barruan mugitzen da, eta hor berebiziko garrantzia dauka iraganeko akatsak berriro ez egiteak eta esku-hatzeko dauden aukera murritzetatik ahalik eta emaitza onenak lortzeak, jokaera berritzaileak erabiliz."

Mikel Navarrok, Orkestrako ikerlariak, Alberto Alberdiren lana modu irisgarriagoan azaltzen du Ekomiaren Plaza blogean.