Jarduera tasa, 15-64 urte artean:
Euskal Herriko jarduera tasa %75,7koa da 2023an, eta Europar Batasuneko 27 estatuetako batez bestekoa %75,0koa. Batez ere, Alemaniako erregioek jarduera tasa altuak dituzte, guztiak %81,0 baino gehiagokoak. Hala ere, Europako hainbat herrialdetan, esaterako, Turkiako erregioek jarduera tasa baxuak dituzte, %62,0 inguru.
2023. urteko datuen arabera, Europako eskualde guztien artean, jarduera tasa altuenak dituztenak Suitza eta Herbehereetakoak dira, %80tik gorakoak. Suitzako Lazio, Basel edo Bern edo Herbehereetako Noord-Holland, Utrecht edo Gelderland , adibidez.
Beheko aldean aurkitzen ditugu Turkiako zenbait eskualde %52 eta %45 artean (Marmara, Cilicia, Sakarya, Kocaeli, Düzce, Bolu, Zonguldak) edo Frantziako Guadeloupe (%51).
Euskal Herria erdiko posizioetan aurkitzen da.
Emakumeen jarduera tasa aztertuta, Euskal Herriko %72,3koa, Europako batez besteko emakumeen jarduera tasa (%70,2) gainditzen du.
Azpimarratzekoa da Europa osoan emakumeen jarduera tasa, tasa orokorraren azpitik dagoela. Eskualde bakarra aurkitzen dugu zeinak emakumeen tasa altuagoa den, Finlandiako Kymenlaakso eskualdea. Frantzia hegoaldeko eskualdea, Eslovakiako Bratislava eskualdea, Finlandiako Uusimaa eskualdea eta Lituaniako Vilnius eskualdea bi tasak berdinak dituzte. Beste guzti guztietan aipatutako patroia errepikatzen da. Euskal Herriaren kasuan, 3,4 puntuko aldea dago, eta horrekin 88 eskualde ditu bera baino hobeto (alde txikiagoa) eta 190 bera baino okerrago.
Estatu mailan aztertuta, oro har, Danimarka, Suitza, Suedia, eta Islandia bezalako herrialdeek jarduera tasa orokor altuak dituzte, %80tik gorakoak, eta baita emakumeen parte-hartze altua ere. Islandiak emakumeen jarduera tasarik handiena du (%83,9).
Turkiak eta Bosnia-Herzegovinak, ordea, jarduera tasa baxuak erakusten dituzte, bai orokorrean (%59,5 eta %59,8 hurrenez hurren), bai bereziki emakumeen artean (%40,8 eta %47).
Euskal Herria erdiko puntuan dago, bi adierazleetan.
Euskal Herriko jarduera tasa orokorra azken bi hamarkadetan igoera positiboa izan du, Europako Batasuneko 27 estatuen batez bestekoarekin alderatuta. 2002an, Euskal Herriko jarduera tasa %67,7koa zen, eta 2023an %75,7ra iritsi da. Europako Batasuneko %67,7tik %75,0ra igo den bitartean, Euskal Herriak Europako batez bestekoa gainditu du, eta aldi berean, Emakumeen eta Gizonaren artean berdintasun handiagoa lortzen ari da. Emakumeen jarduera tasa %52,7tik %72,3ra igaro da, eta gizonen jarduera tasa, aldiz, %77,1etik %79,2ra. Beraz Euskal Herriak genero desberdintasunen murrizketa lortu du, baina gizon eta emakumeen arteko aldea oraindik esanguratsua da.
Aldagai demografikoak aztertuz, 15-24 urteko gazteen jarduera tasa %36,8tik %32,9ra jaitsi da, gazteen laneratze zailtasun handiagoa agerian jarriz. Aldiz, 55-64 urtekoen jarduera tasa, %34,9tik %69,4ra igaro da, adineko langileen parte-hartzea nabarmen hazi dela adieraziz.