Euskal Herriko formazio maila 25 eta 64 urte bitarteko biztanleen artean aztertuta, 2002. urtetik 2023ra bitartean, nabarmena da ikasketarik ez duten pertsonen kopurua murriztu dela, bai Euskal Herrian, bai Europar Batasuneko 27 estatutan. Hala ere, Euskal Herrian, 2002an %47,7koa zen ikasketarik ez dutenen tasa, 2023an %22,7ra iritsi da. Horrekin batera, bigarren mailako hezkuntzako tituludunen kopurua ere hazi egin da, %19,6tik %24,6ra igaro baita, eta hirugarren mailako hezkuntzan %32,7tik %52,7ra handitu da.
Honen aurrean, Europar Batasuneko 27 estatuek, oro har, ikasketarik ez dutenen tasa %20,2ra iritsi da, bigarren mailako hezkuntzakoen kopurua %44,7ra eta hirugarren mailako hezkuntzakoen kopurua %35,1era. Horrela, Euskal Herriak atzerriko erregioekin alderatuta, hirugarren mailako hezkuntzan batez bestekoaren gainetik kokatzen da, eta estatuak kontuan hartuta bakarrik Irlanda (%54,5) kokatzen da aurretik.