Skip to main content

Azken argitalpenak

Euskal Herria eta Eskozia independente izateko pizgarri gehien

Ikertzaileen nazioarteko talde batek metodo berri bat sortu du, iragartzeko Europako zer herrialdek dituzten bat egiteko ala elkarrengandik bereizteko aukera gehiago. Horretarako, irizpide demografikoak eta ekonomikoak baliatu dituzte, eta, berritasun moduan, baita irizpide kultural eta genetikoak ere. Ikertzaileek egindako iragarpenetako bat da zer erregiok duten pizgarri gehiago beren egungo nazioetatik bereizteko. “Ez gara esaten ari banantzea edo bereiztea onuragarria denik erregio horientzat, baina bai Euskal Herriak eta Eskoziak dituztela, termino erlatiboetan, horretarako pizgarri gehien”. Hauek dira Espainiako Karlos III Unibertsitate Publikoko ikerketaren ondorioetako batzuk. Ikus txostena. Jada txostena gaztelaniaz zintzilikatuta

Ibarretxe: 'Small is beautiful… and powerful'

...Esandakotik eratortzen da Euskadi, Europar Batasuneko estatu kideek duten dependentzia-independentzia maila bera izanik, guztiz bideragarria dela herrialde gisa, eta, nire iritziz, gomendagarria ere bai. Izan ere, argi eta garbi hitz egin dezagun, Europak gaur duen egituraren barruan euskal nortasuna defendatzea, gure ekonomia, gure seme-alaben ongizatea defendatzea da, mundu globalizatu honetan zilegia den nazio-proiektua defendatzea baino areago.

Administrazioen arteko lankidetzan ekintza egituratu gehiago sustatu behar da

Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai inguruan Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Hur Gorostiagak (Garapen Kontseilua) luze eta zabal eztabaidatu zuten lurralde desberdinen arteko kohesioa sustatzeko beharrezko ahaleginetaz, nahikeriez haratago. Ikus mahai ingurua osorik.

Euskal esparru komunikatiboa

Erreferentzia bertsuak izango dituen euskal esparru komunikatiboa finkatu eta aurrera eraman behar denaren uste irmoa du Jose Luis Aizpuruk, Euskal Irratietako Erredaktore buruak. Iparraldeko zein Hegoaldeko hedabideek eremu informatibo bat sortu beharko lukete eta pedagogia lanak bere gain hartu alde bietako errealitateak ulergarri eta interesgarri izan daitezen alde bietako ikus-entzuleentzat. Ikus Jose Luis Aizpururen irudiak Gaindegiaren Kanalean.

Zazpiak Eraiki, euskal enpresen sarea

Iparraldeko industriako eragileak sortu bidean dira euskal enpresak lotzen dituen sare txiki bat. Enpresa hauek oinarritzen dituen elementua hizkuntza bera da, bilera guztiak euskara hutsean egiten baitira. Ekimen sortu berri honen lehenengo pausua Maulen izan zen eta aurrerago finkatzeke daude hitzordu berriak. Ikusi Michel Etchebest-ren irudiak Gaindegiako Kanalean.

Lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa

Iparraldeko LABen arabera, lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa eraiki beharko litzateke Iparralden. Honen helburua baldintzak sortzea da Iparralden izateko egitura sozio-ekonomiko berezi bat, Kontseilu Ekonomiko baten betekizuna izango duena baina, kontsultiboa izateaz gain erabakitzailea izango dena. Mahai beraren inguruan aktore guztiak biltzeko egokiera eskainiko duena, Iparraldeko zein Hegoaldeko. Ikus Amaia Fontang-en bideoa Gaindegiaren Kanalean.

Ze merkatu lukete Iparraldeko laborantza produktuek Hegoaldean?

Iparraldeko nekazaritza moldeak eredu izan daitezkeela konturatuak dira Hegoaldeko baserritarrak baina Iparraldekoen zalantza da ia euren produktuek biderik izango ote zuten mugaz bestalde, izan ere, merkatua eta eros ahalmena bai baitago. Mixel Berhokoirigoin, EHLGtik laborari eta baserritarren elkar ezagutzan sakondu eta hainbat ekimen aurrera eramaten lanean jarraituko dutela adierazi du. Ikus Mixel Berhokoirigoin Gaindegiaren Kanalean.