Iparraldeko etxebizitzen geografiari erreparatu nahi izan diogu aste honetan, eta ateratako argazkiak argi erakutsi digu nabariak direla lurraldeak bizi dituen desorekak.
Izan ere, itsasbazterreko herrietan pilatzen da egungo etxebizitza parkearen %66,9 eta Iparraldeko biztanleria osoaren %58,2. Azpimarragarria da, ordea, etxebizitza horien %25,5 (30.269 guztira) bigarren etxebizitza gisara erabiliak direla. Fenomeno hori, batik bat, kostalean ematen da, baina barnealdeko zonalde batzuetan ere nabarmenki egin dute gora bigarren etxebizitzek (ikus mapa).Hala, etxebizitzaren prezioari erreparatzen badiogu, Iparraldeko udalerri garestienen artean daude Getaria (4.323€/m2), Biarritz (4.308€/m2), Donibane Lohizune (4.005€/m2), Bidarte (3.953€/m2), Basusarri (3.911€/m2), Arrangoitze (3.884€/m2) eta Ziburu (3.778€/m2).
Bestelako errealitate bat ikusi dezakegu etxebizitzen parkean hainbesteko igoera bizitu ez duten udalerrietan (batik bat, bigarren etxebizitzei dagokionean), esaterako, Amikuze (1.708€/m2), Iholdi-Oztibarre (1.741€/m2) edo Garazi-Baigorri (1.798€/m2).