Skip to main content

Azken argitalpenak

Iparraldeko eta Hegoaldeko unibertsitateetan kontzientziazio falta

Iparralde zein Hegoaldeko unibertsitateen lankidetzarako bidean Jean Michel Larrasquet, ESTIA ingeniari eskolako irakasleak dioenez, erronkak nahikeria eta kontzientziazio faltan daude. Iparraldeko unibertsitateen administrazioren gehiengoa kanpoan ematen da eta irakasleak ere ez dira bertakoak eta Iparraldearen gaineko eta batez ere Hegoaldearen gaineko ezezagutza nabaria da. Lankidetzari begira, irakaslearen hitzetan, Hegoaldeko unibertsitateek ez dute ahalegin handirik egiten Iparraldean dutena eskaintzeko beraien ikasleei. Ikus Jean Michel Larrasquet Gaindegiaren Kanalean.

Peio Olhagaray "Iparralde bada merkatu"

Hegoaldeko hiru enpresatik batek ez du ezagutzen zer den Iparralde. Hirutik batek esaten du hizkuntza traba biziki handia dela komunikazio ardatza ingelesa izanik sarritan eta Hegoaldeko enpresentzat Iparralde ez da merkatu. Bihartean Ganbera Arteko Lankidetzak Iparralde zein Hegoaldeko 1469 enpresei egindako ikerketatik eratorritako hiru ondorio nagusiak dira aurrekoak. Peio Olhagarayk, Bihartean-etik, helburu jakinak dituztela argi du: Gipuzkoako eta Iparraldeko ekonomia arloan lan egitea, Iparraldeko errealitatea aintzat izatea lankideek eta elkarrekin joatea kanpora hemengo eskaintza garatzera. Ikus Peio Olhagaray-ren esanak Gaindegiaren kanalean.

Lankidetza beharra behar komunentzat

Enpresa, industria, laborantza, sindikalgintza eta behar sozialak, hezkuntza eta formazioa eta hedabideak eta euskal kultura. Sei ardatz nagusi hauek izan ziren aztergai, Baionan, gaian engaiatutako Iparraldeko 6 eragile sozio-ekonomikok bertako errealitatea abiapuntu izanda Hegoaldearekin lankidetzan behar komunak bideratzeko proposamenak aztertu zituzten, beharrak eta erronkak identifikatuz. Honats, hitzaldiaren aurrerapen bat, gaiari sarrera eginez. Bideo gehiago, Gaindegiaren kanalean.

Mahai ingurua: Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?

Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean. Ekitaldia irekia izango da UEUko ikastaroen karietara. Uztailaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Baionan. Izena eman.

Atzerriko kapitalaren pisua Euskal Herrian

Atzerriko kapitala erakarri eta mantentzeko ahaleginetan Euskal Herriak geroz eta lehiakide gehiago ditu. Egindako inbertsioak eta sorturiko lanpostuak mantentzea eta hauek areagotzea litzateke erronka, une batetik bestera, atzerriko inbertsiogileek erabakiz aldatu dezaketelako eta tokiko egoera menpeko bihurtu. Irakurri BERRIA egunkarian, 2011/04/10, gaiaren inguruan argitaratutako erreportajea.