Skip to main content

Azken argitalpenak

Euskal aireportu nagusien jarduera hazten

Garraiatutako merkantzia tonak %22,2 handitu ziren 2011 urtean

2011 urtean zehar Forondaren bidez garraiatutako merkantzia tonak %24,0 handitu ziren, aurreko urtearekin alderatuz gero. Euskal aireportuen artean eginkizun hauetan Forondak bereganatu du jardueraren %93a. Hala, 2010 urtean zehar izandako hazkunde apala gogoz egonkortu da 2011 urtean.

2011n langabezia ez zen lurralde guztietan hazi

Euskal Herriko langabezia tasa (%11,0) Europar Batasunakoaren gainetik dago 1,4 puntutan

Langabeziak gora egin du Euskal Herrian 2011 urtean zehar, laugarren urtez jarraian. Iparraldea eta Araba dira langabeziaren hazkunderik ezagutu ez zuten euskal lurralde bakarrak. Gainontzekoetan, langabetuen kopuruak gora egin du, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Testuinguru honetan, iaz Euskal Herrian langabezia % 11,9 handitu zen aurreko urtearen aldean eta langabezi tasa %12,0 izatera iritsi, Hegoalderako INEren datuak aintzat hartuta.

Munduan zer gertatzen ari den ezagutu gabe ezin dugu Euskadiko politika industriala edo zientifiko-teknologikoa definitu

“Abertzaletasun ekonomikoak behar bezala funtzionatzeko formula bakarra munduko ekonomia egituratuko duten prozesuen gaineko perspektiba egokia hartzea da. Munduan zer gertatzen ari den ezagutu gabe ezin dugu gure enpresei itsaso harro horietan nabigatzen lagundutzeko moduan Euskadiko politika industriala edo zientifiko-teknologikoa definitu. Garapen honen gakoetako bat Zientziaren mapa globala ulertzea da”.

Euskal Herriko ugalkortasunak, hazkunde positiboan jarraitzen du

Zuberoak Euskal Herriko ugalkortasun tasa handiena izan du 2010 urtean

2010 urtean Euskal Herrian 42,6 jaiotza izan ziren ama izateko adinean dauden mila emakumeko. Herrialdeka, ugalkortasun tasa altuenak Zuberoan (56,1 0/00) eta Nafarroa Beherea (51,60/00) izan ziren. Euskal Herriko bataz besteko horren azpitik Bizkaia soilik kokatu zen.

2010 urtean 30.768 jaiotza egon ziren Euskal Herrian, hamar urte lehenago baino 5.102 gehiago

2010 urtean Euskal Herriko jaiotza kopuruak hazkunde positiboa izan du aurreko urtearekin alderatuta (% 0,6). Ez du ematen, hortaz, 2009 urtean egondako beheraldia joera bilakatu behar denik. Hazkunde handiena Zuberoan dugu (%24,0), 2009 urtean 125 jaiotza izatetik 155 jaiotza izatera igaro baita. Hazkunde negatiboa izan dute Behe Nafarroa (% -7,1), Lapurdi (% -1,3) eta Nafarroa Garaia (% -1,0). Biztanleri kopuruaren arabera neurtzen baditugu jaiotzak, Euskal Herrian %9,9 jaiotza egon dira 2010 urtean mila biztanleko.

2011 urtean 5.663 lanpostu galdu ziren euskal industrian

Araba izan da euskal lurraldeen artean bakarra industria sektorean lan egiten dutenen kopuru positiboa izan duena, INEren arabera. 2011ean, Araban, %8,7ko hazkundea eman zen. Gainontzeko euskal lurraldeetan, aldiz, balio negatiboak gailendu ziren. Nabarmentzekoa da, Bizkaian eman dela murrizketarik handiena, %7,5a 2011 urtean beti ere INEren arabera. Orokorrean, enplegu tasaren jaitsiera leundu egin da 2009 urtetik 2011 urte artean.