Azken argitalpenak
EUSKAL EGITURA | Hirigintza lizentziak Euskal Herrian
Ekonomiak bizi duen egoeraren erakusle izaten da etxebizitzen eraikuntza eta salneurria. Gaurkoan azken urteotako hirigintza lizentzien inguruko datuak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu, zer-nolako diferentziak dauden euskal lurralde batzuetatik besteetara.
EUSKAL EGITURA | Tokiko garapenerako proiektua, Euskal Moneta
Euskal Egiturako saio honetan Euskal Herria zertan den ulertu eta neurtzeko Gaindegiak egindako lan batzuen berri emango dizuegu. Euskal Herria flash batean atalean, Euskal Herriaren argazkia osatzen duten egiturako zenbait adierazle eguneratu aurkeztuko dizkizuegu, izan demografia eta lurraldearen ingurukoak, bai gizartea eta baita ekonomiakoak.
[DATU FITXA] Familia etxebizitzen eraikuntzarako lizitazioak %28,4 egin dute behera 2012n
>Azken hamar urtetan helburu horrekin onartutako lizitazioek 2.884 futbol zelai adina azalera hartu dute
>Lapurdik lurraldearen gaineko lizentzia dentsitate altua mantentzen du, kontra, Nafarroa Garaian beheak jo du
Eraikuntza lizentzia kopuruaren bilakaera
[EUSKAL EGITURA] Tokiko garapenaz lehenengo sektorea indartuz, Lurzaindia
Saio honetan, udalerrien zor biziaz jardungo dugu, biztanleko Euskal Herrian udal bakoitzean zor denaz eta udalerri tamainaren araberako sailkapenaz.
Lurzaindia, tokiko lurrak eta ekoizpenak garatu eta biziberritzeko ekimena Iparralden
Lehenengo sektoreaz eta bertako ekonomiaren geroaz arduraturik, Iparralden, lehenengo sektoreko eragile desberdinak, Lurzaindia izeneko ekimenean bildu dira. Helburu nagusitzat laborantza lurren espekulazioa alde batera utzi eta honen erabilera jasangarria bideratzean datza. Zehatzago esanda, hiru zutabetan oinarritzen dira Lurzaindian:
[EUSKAL EGITURA] Euskal enpresen etorkizunaz Mikel Navarrorekin
Euskal Egitura saio berri honetan Euskal Herriko langabezia aztertuko dugu. Arreta berezia eskainiko diegu gazteen langabeziari, emakumeenari eta iraupen luzeko langabetuei.
Euskal Herriko garapen eta kohesio fondoaren aurkezpena
Udalbiltzak, ekainaren 20an (osteguna) aurkeztuko du Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoa (Bilbo, 12:00).
[EUSKAL EGITURA] "Tokiko garapena" Lea-Artibai eskualdean
Aste honetan, Euskal Egitura saioan, Ainara Basurkori elkarrizketa egin diogu Azaro Fundazioaren inguruan. Lea-Artibai eskualdearen garapenerako eta bertako ekonomia biziberritzeko sortutako proiektua, dagoenekoz, bide bat egina duena.
[TXOSTENA] Errentaren banaketaz, Alberto Alberdi
Alberto Alberdi Larizgoitiak, Eusko Jaurlaritzako ekonomialariak, errentaren banaketa eta BPGaren eta ekoizpenaren hazkundea aztertzen dituen lana kaleratu berri du: Crecimiento, competitividad, progreso técnico y distribución de la renta: análisis de la economía vasca desde 1980 y espectativas hasta 2015.
[TXOSTEN MONOGRAFIKOA] Euskal Herriko ekonomiaren zenbait adierazle 2013
Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomiaren errealitatea eta egoera zertan den aztertuz, eman dio hasiera txosten monografikoen lehenengo aleari. Ekonomia neurtzen duten adierazleak aztertu ditugu batetik Euskal Herriko lurraldeen perspektibatik bai eta Europako Batasuneko lurralde eta erregio desberdinekiko.
Analisiaren atalean, Mikel Zurbanok, EHUko irakasleak, gaiaren inguruko bere bisioa eskaintzen digu.