Datu hauek lanaren produktibitate nominala eurotan adierazten dute urtez urte. Euskal Herriaren eta EU27ko herrialdeen arteko konparazioa egiteko aukera ematen dute. Produktibitatearen eboluzioa 2000 eta 2022 urte artean Euskal Herrian eta EU27n produktu nominalak hazkunde bat erakusten du, nahiz eta gorabehera batzuk dauden, bereziki 2008ko krisiaren eta 2020ko COVID-19 pandemiak eragindako aldaketak ikus daitezkeelarik.

2023an Euskal Herriaren produktibitatea EU27ren batez bestekotik gertu dago (75.682 € eta 74.400 €, hurrenez hurren). EU27ko zenbait eskualdeak produktibitate altuagoa edo baxuagoa erakusten dute, Belgika, Danimarka edo Luxenburgoren kasuan, EU27ko batez bestekoa nabarmen gaindituz; beste batzuk, berriz, adibidez Bulgariako eta Errumaniako zenbait eskualde, batez bestekotik nabarmen azpitik daude.

Laneko orduko produktibitate erreala, ekonomia bateko langileen produktibitatea neurtzeko erabilitako adierazlea da, eta garrantzitsua da herrialde edo eskualde bateko ekonomiaren indarra eta lehiakortasuna ulertzeko. Euskal Herrian eta EU27n laneko ordu bakoitzeko produktibitate erreala aztertzeko, 2015 urteko datua erreferentzia bezala hartzen da eta hortik atzera edo aurrera aldaketa ehunekoetan neurtu. Euskal Herria eta Europar Batasuneko 27 estatu (EU27) aztertuz, 2000 eta 2022 urteen artean ikusten da nola eboluzionatu duen produktibitateak eta zein den egoera konparatiboa.

Euskal Herriko laneko orduko produktibitate erreala 81,4 puntutan zegoen 2000. urtean, eta 2022. urterako 105,0 puntura iritsi zen. Horrela, %29,3ko igoera nabarmena izan du denbora tarte horretan. Aldiz, EU27ko batez besteko produktibitatea 84,4 puntutik 106,4 puntura igaro da, %25,9ko igoera. Honek erakusten du Europako mailan ere hazkunde sendoa izan dela, baina Euskal Herria pixka bat azkarrago hazi da, eta 2022an indizeak adierazten du Euskal Herriko produktibitatea Europako batez bestekora hurbiltzen ari dela.

2022ko datuek agerian uzten dute Euskal Herriak, Europa osoan, leku on bat duela. Europako eskualdeen artean, zenbait eskualde nabarmendu dira produktibitatearen bilakaera ona izan dutelako. Adibidez, Belgikak oso produktibitate altua du eta bilakaera ona izan du edo Bulgariako zenbait eskualdek produktibitate indize altuak lortu dituzte, 2022an oso emaitza onak izanik (115-120 artean). Alemaniako eskualde batzuek ere, bereziki ekialdekoek, produktu gehiago sortzen dute orduko, hazkunde nabarmena erakutsiz.

Aitzitik, beste eskualde batzuk bilakaera txarra izan dute, Grezia eta Espainia nabarmenduz. Greziako eskualde gehienak, produktibitate baxua dute eta bilakaera motelagoa izan dute (100etik behera egin dute). Espainiako zenbait eskualdeek ere, batez bestekoaren azpitik geratu dira, eta produktibitatearen hobetze beharra dute.