Bost urteko tartean Euskal Herrian, 2016 eta 2021 bitartean, jarduera-adar ezberdinen ekarpena BEGan aldatu egin da:

  • Industria sektorea, 2016an %27,35eko ekarpena izatetik 2021ean %26,12ra jaitsi da, nahiz eta oraindik garrantzitsua izaten jarraitu.
  • Zerbitzuak sektorea igoera esanguratsua izan du, %63,19tik %65,33ra, Euskal Herriko ekonomiaren gehiengoa indartuz.
  • Eraikuntza sektoreak %6,04tik %5,58ra egin du behera, eta nekazaritzak, berriz, nahiko egonkor jarraitzen du %1,6 inguruan.

2021ean, Euskal Herrian industriaren balio erantsia 21.469,55 milioi eurokoa izan zen, eta hori BEGren %26,12 da. Europan, industria-ekarpeneko zenbait eskualderen artean konparatuta:

  • Lombardia da industriako balio erantsi handiena duen eskualdea, 88.484,7 milioi eurorekin.
  • Stuttgart, Oberbayern eta Ile de Francek ere 50.000 milioi eurotik gora dituzte balio erantsian.
  • Atzetik aurkitzen ditugu Finlandiako Åland, Greziako Ionia Nisia edo azken lekuetan Espainiako Ceuta eta Melilla 150 milioi eurotik behera.

Bilakaerari erreparatuta, industriaren balio erantsia modu nabarmenean jaitsi da Frantziako eskualde nahikotxotan, hala nola Franche-Comté, Picardie, Nord-Pas de Calais, Bourgogne, Limousin, Lorraine edo Champagne-Ardenne.

Hazkunde nabarmenak izan dira ordea Europako Ekialdean nagusiki, Errumania eta Bulgariako eskualde asko kokatzen dira hor.

Euskal Herria hazkunde apalen arteko multzoan egongo litzateke, Alemania, Herbehereak edo esapiniako zenbait eskualde bezala.