Euskal Herriko esportazioak azken urteetan hazten joan da. 2016an 49 mila milioi eurora ez zen iritsi eta bi urte beranduago 55 mila milioi gainditu zituen. Zenbateko horrek beherakada nabarmena izan zuen 2020an, COVID-19aren ondorioz. Pandemiaren ostean, susperraldia nabarmena izan da, eta 2022an 70 mila milioiak gaindituz. 2023an atzera egin du apur bat.

Inportazioen jatorria aztertuta, Espainia izan da Euskal Herriko hornitzaile nagusia, 2022an guztizkoaren %46,3a eta 2023an %48,3a hartuz. Alemania (%8,5), Frantzia (%4,5), eta Txina (%4,1) dira hurrengo herrialde garrantzitsuenak. Beste herrialde batzuek, hala nola, Ameriketako Estatu Batuek (%2,9) eta Italiak (%2,7), ere nolabaiteko garrantzia dute, nahiz eta euren portzentajeak askoz txikiagoak diren.

2016tik 2023ra, inportazioen jatorria egonkorra izan da nagusiki, baina herrialde batzuen portzentajeek aldaketa txikiak izan dituzte. Espainiak beti izan du lehen postua, urtez urte %45-50 inguruko kuota mantenduz. Alemania eta Frantziaren portzentajeek gutxi gora behera egonkor jarraitu dute, eta Txinak urtez urte pixkanaka igoera txiki bat izan du, %3,2tik %4,1era igaroz eta Frantziatik gertu kokatuz. Ameriketako Estatu Batuen parte-hartzea ere handitu egin da, batez ere 2021etik aurrera, 2022an %3,3ra iritsiz. Beste herrialde batzuen (adibidez, Herbehereak eta Polonia) kuotak ere handituz joan dira azken urteetan.