Pobrezia

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak

www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.

400.700 euskal herritar gizarte-bazterkeriaren mehatxupean, `Europa 2020´ estrategiaren arabera

400.700 euskal herritar bazterketa soziala pairatzen dute, Europa 2020 estrategiako indikadoreen arabera. Euskal Herrian muturreko pobrezia indartu egin da, eta 2020 urtean, azken hamarkadan egituratzen joan den dualizazio sozialean sakontzeko arriskua dago.