Berrogeialdian zaurgarritasun egoeran egon daitezkeen herritarrak

Espainiako Gobernuak martxoaren 15an ezarri zuen berrogeialdia, eta Frantziako Gobernuak, bi egun beranduago. Munduko herritarren heren batek normaltasunez etxetik atera ezinik dabil. Ezohiko egoerak erpin anitz ditu, baina COVID-19ak sorrarazitako osasun larrialdiak herritarren artean uneko egoerari aurre egiteko premia desberdinak sortu ditu.

400.700 euskal herritar gizarte-bazterkeriaren mehatxupean, `Europa 2020´ estrategiaren arabera

400.700 euskal herritar bazterketa soziala pairatzen dute, Europa 2020 estrategiako indikadoreen arabera. Euskal Herrian muturreko pobrezia indartu egin da, eta 2020 urtean, azken hamarkadan egituratzen joan den dualizazio sozialean sakontzeko arriskua dago.