Gazteak
Etiketa orokorrak:
Hamarretik sei gazte gurasoen etxean bizi dira
Osasun larrialdiak gazteen emantzipazio joera apaldu du Hego Euskal Herrian, Europako emantzipazio-mailatik are gehiago urrunduz. Ipar Euskal Herriaren kasuan 20 eta 34 urte artekoen hiru laurdenak gurasoen etxetik kanpo bizi dira.
Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak
www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.
Etiketa orokorrak:
Errenta desorekaren zenbait ezaugarri
Etiketa orokorrak:
Metropolizazioaren presio urbanistikoak gazteen emantzipazioa zailtzen du
2008ko irailean Lehman Brothers eta AIGren porrotaren lurrikarak etxebizitzen salneurria apaltze joera jarri zuen, Hego EHn behintzat, 2016 urtean behea jo arte. 2017 urtetik, ordea, etxebizitzen salneurriak gora egin du, baina 2020 urtea etxebizitzen merkatuan ere inflexio puntu berria izan daiteke. Miarritzen eta Angelun bezalako metropoli eremuetan kokatzen da Euskal Herriko etxebizitza garestiena eta horrek gazteen emantzipazioa are zailagoa bihurtzen du.
Etiketa orokorrak:
Gizarte kohesioa, ikuspegi osoago baten beharrean
Egun enpleguaren sustapenak ez du kohesio soziala bermatzen, horregatik errealitate berrietara egokituriko mekanismoen artikulazioa beharrezkoa da.