Emakumeak

Etiketa orokorrak:

Gizon eta emakumeen arteko aldea lan sarian: 2,5 euro lan orduko

Soldatapeko emakumeek gizonek baino batez beste %11,7 gutxiago jasotzen dute lanorduko Euskal Herrian. Genero arrakala nabarmen handitzen da 50 urtetik gorakoen artean, hau da, emakumeen artean lanaldi partzialak edota kualifikazio formalik eskatzen ez duten lanpostuak nagusi diren adinetan.

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak

www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.
Etiketa orokorrak:

Lurraldean andreen presentzia desorekatzen duen antolamendua

Emakumeen presentzia aldakorra da euskal geografian: hiriguneetan herritarren %52,2 andreak dira. Landa-eremuan, aldiz, %49,1. Industria nortasun handiko eremuetan andre-gizonen arteko jarduera eta errenta mailaren diferentzia handia da. Lehen sektorean ardazturiko landagunean, ordea, andreen laneratzea apala da eta despopulazioa ohiko errealitatea.