Eskualdeak

Eskualdeen argazki sozioekonomikoa
Eskualdeen argazki sozioekonomikoa
Euskal Herriko berrogeita bost eskualdeen mapa interaktiboa eta azterketa xehea. Euskal geografiaren ezaugarriak ezagutarazteko eta tokiko diagnostikoak egiteko baliabidea izatea du helburu. Lurraldea eta ingurua, Jarduera ekonomikoa eta enplegua, Kohesio soziala eta Metabolismo demografikoa aztergai duen eskualde bakoitzarentzako txostena eskuragarri.
Biztanleria nabarmen hazi da eta lurraldean metatzeko joerari eutsi dio
Biztanleria nabarmen hazi da eta lurraldean metatzeko joerari eutsi dio
Etiketa orokorrak
Euskal Herriak 3.193.513 biztanle ditu (2020), urtebete lehenago baino 22.622 gehiago. Azken urtekoa hamarkadako biztanleriaren hazkunde handiena izan da. Herrialde guztiek biztanleria irabazi dute, Zuberoak izan ezik. Euskal herritarren %55,4 hiriguneetan eta %27,3 bitarteko hiriguneetan bizi da.