Internazionalizazioak gora egin du 2014an
Krisialdi garaian Espainiako Estaturanzko esportazioek gainbehera bizi izan duten arren euskal enpresen nazioartekotzeak goraka egin du.
Last updated 3 mins ago
Krisialdi garaian Espainiako Estaturanzko esportazioek gainbehera bizi izan duten arren euskal enpresen nazioartekotzeak goraka egin du.
Last updated 3 mins ago
2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %15,9koa da (INE), aurreko hiruhilekoan bezala. Iazko epe berarekin alderatzen badugu, ostera, langabezia-tasa 0,9 puntu txikiagoa da egun.
Last updated 3 mins ago
2007an Hego Euskal Herrian egindako kontratazio guztien %78,9 zegoen zerbitzuei lotuta, eta proportzioa %84,1eraino igo zen 2013rako. 2013tik 2014ra, aldiz, ia hamar puntuko jaitsiera gertatu da, hain zuzen, industriako kontratazioak oso nabarmen hazi direlako.
Last updated 3 mins ago
Ipar Euskal Herrian egunotan egiten ari diren departamendu bozek bertako kantonamenduen errealitatera gerturatzeko aukera ematen dute. Hauteskunde hauen ondoren, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak 54 ordezkari izango ditu, kantonamendu bakoitzeko bina, eta horietatik 24 Ipar Euskal Herrian aukeratuak izango dira.
Last updated 3 mins ago
Azken hilabeteotako datuek diote Euskal Herria ari dela pixkanaka enplegua sortzen. Kualitatiboki, baina, urteotan hartutako neurriek arrasto sakona utzi dute: gaur egun sinatzen diren 10 kontratutik 9 aldi baterakoak dira, zerbitzuen sektoreko enpleguaren pisua hazi da industriarenaren kaltetan, eta egungo kontratuetan egonkortasun eza da nagusi.
Last updated 3 mins ago
Gizarte ekonomiaren zati handi bat kooperatibek hartzen dute. Gaur egun bi mila kooperatiba inguru daude Euskal Herrian; elkarlanezkoak dira ezagunenak, baina beste kooperatiba mota batzuk ere arruntak dira, esaterako, nekazaritza kooperatibak.
Last updated 3 mins ago
Familien egitura asko aldatu da azken urteotan. Euskal Herriaz dauden datu berrienen arabera (2011 urtekoak), batez beste 2,4 lagun bizi dira gurean etxe bakoitzean. 2001ean 2,8 ziren. Beherakada nabarmena da, beraz. Eskualdeka desberdintasun nabarmenak daude Euskal Herrian.
Last updated 3 mins ago
Krisi garaian parekatu egin dira gizon eta emakume landunen kopuruak, baina ez lan baldintzak. Euskal Herrian, gizon eta emakume landunen arteko soldatan 7.688 euroko aldea dago urtean, batez beste. Kontratazioei eta lanpostuei begiratzea komeni da, desberdintasun handi hori nondik datorren ulertzeko.
Last updated 3 mins ago
Euskal Herriko flotak %37 egin du behera 2002tik 2012ra; alegia, flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin. Euskal Herriko arrantza flota 363 ontzik osatzen dute: 93 Gipuzkoan aritzen dira, 125 Bizkaian, 142 Lapurdin eta 3 beste lurraldeetan. Flota gehientsuena baxurakoa da; 269 ontzi, zehazki.
Last updated 3 mins ago
UEMAk eskatuta, Hego Euskal Herriko lurgune euskaldunaren gizarte eta ekonomiaren bilakaera aztertu du Gaindegiak. 162 udalerrik osatzen dute Hego Euskal Herriko lurgune euskaldun hori, eta 375.000 biztanle baino gehiagok.
Last updated 3 mins ago