Lau eta bost laguneko bizikidetza-unitateak urritzen ari dira, eta bakarrik bizi direnen kopurua ugaritzen
Familien egitura asko aldatu da azken urteotan. Euskal Herriaz dauden datu berrienen arabera (2011 urtekoak), batez beste 2,4 lagun bizi dira gurean etxe bakoitzean. 2001ean 2,8 ziren. Beherakada nabarmena da, beraz. Eskualdeka desberdintasun nabarmenak daude Euskal Herrian.
Last updated 3 mins ago
Krisi garaian parekatu egin dira gizon eta emakume landunen kopuruak, baina ez lan baldintzak
Krisi garaian parekatu egin dira gizon eta emakume landunen kopuruak, baina ez lan baldintzak. Euskal Herrian, gizon eta emakume landunen arteko soldatan 7.688 euroko aldea dago urtean, batez beste. Kontratazioei eta lanpostuei begiratzea komeni da, desberdintasun handi hori nondik datorren ulertzeko.
Last updated 3 mins ago
Arrantza: flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin
Euskal Herriko flotak %37 egin du behera 2002tik 2012ra; alegia, flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin. Euskal Herriko arrantza flota 363 ontzik osatzen dute: 93 Gipuzkoan aritzen dira, 125 Bizkaian, 142 Lapurdin eta 3 beste lurraldeetan. Flota gehientsuena baxurakoa da; 269 ontzi, zehazki.
Last updated 3 mins ago
Biztanleria batez bestekotik gora hazi da udalerri euskaldunenetan azken urteotan [2015eko otsaila]
UEMAk eskatuta, Hego Euskal Herriko lurgune euskaldunaren gizarte eta ekonomiaren bilakaera aztertu du Gaindegiak. 162 udalerrik osatzen dute Hego Euskal Herriko lurgune euskaldun hori, eta 375.000 biztanle baino gehiagok.
Last updated 3 mins ago
Sarean lan eginez, etorkizunerantz
Jon Etxeberria, Sakantzen Sareko kidea
2013.ko maiatzean, Henrike Galarzak Euskal Kultur Mintegian emandako hitzaldian zera zioen: Nafarroa Garaiako biztanleriaren %20-ak krisiaren efektuak zuzenki jasan dituela eta etorkizunean, kolpe hori gogorragoa izan dela.
Gazte gutxi dago lanean, asko lanaldi partzialarekin
15-24 urte arteko jarduera-tasa %29,4koa da Euskal Herrian. Eskozian, esaterako, adin horretako biztanleriaren %60a dago aktibo, Danimarkan %61a, eta Alemanian %50a. Eta gurean lan merkatuan gazte gutxi badago ere, langabezia-tasa handia da oso: 15-24 urte artekoen %43,3ak ez du aurkitzen enplegurik, eta %20,9ak, 25 eta 34 urte artekoei dagokienez.
Last updated 3 mins ago
Lea Artibai eskualdean toki garapenari buruz
Lea Artibai eskualdean toki garapenari buruz
Krisiak gogor jo gaituen azken urte hauetan indartsu azaleratu da toki garapenerako estrategien beharra. Lurralde eremu bateko enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetu eta beraz, bertoko lanpostuak mantendu eta berriak sustatzeko, tokiko estrategia baten beharra.
Ez da zalantzarik sortzen lurralde bateko bizi kalitatea bertoko lan egoerarekin zuzenean lotuta dagoela esaten denean. Baina urte askotan zehar, tokiko politika aktiboak ez dira nahikoak izan enpresa ehun ezberdinak indartzeko.
Formakuntza Euskal Herrian
Euskal Herriak, bere etorkizun ekonomikoa berrasmatzeko nahitaezko estrategian, ezinbesteko elementuak ditu berrikuntza (ez soilik teknologikoa) eta eskulan kualifikatua. Formakuntzak ematen du kualifikazio hori, eta zentzu horretan, zifrei begiratuz gero, bikain kokatuta gaude: biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori.
Kualifikazio handiko eskulana Euskal Herrian (I)
Euskal Herriko biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori. Gaur egungo eredu ekonomikoak, ordea, zer eskaintzen die ondo trebatutako profesionalei?
Last updated 3 mins ago



![Biztanleria batez bestekotik gora hazi da udalerri euskaldunenetan azken urteotan [2015eko otsaila]](/sites/default/files/albiste-irudi/portada_web_1.jpg)

