Euskal Herriak 35.309 euroko BPG biztanleko izan zuen 2022an, inguruko eskualde eta estatuen parekoa. Europako eskualde aberatsenak hala nola, Hovedstaden (Danimarka) 90.400 euro eta Région de Bruxelles-Capitale 77.800 euro, beste batzuen artean, 70.000 eurotik gorako BPG biztanlekoak zituzten. Hala ere, Europan badaude BPG biztanleko txikiagoak dituzten eskualdeak ere, adibidez, Turkiako eta Balkanetako hainbat eskualde (3.700 eta 8.000 euro artean), eta baita Ekialdeko Europako eta Hegoaldeko beste eskualde batzuetan ere, 10.000 eurotik beherako kopuruekin.