Euskal Herriko langile bakoitzeko soldata 2000. urtean 26.279 euro inguruan zegoen, eta urte hauetan zehar etengabe hazi da. 2000-2022 tartan soldata 14.650 euro igo da (2000. urtean 26.279 eurotik 2022. urtean 40.929 eurora). Europar Batasuneko (EU27) bataz bestekotik, 40.600 eurotik, oso gertu kokatzen da. Hau da, Euskal Herria eta Europar Batasuna hazten joan dira 20 urte pasa hauetan, eta Euskal Herriak EU27ko batez bestekoaren gainetik apur bat mantentzea lortu du.
2022 urtea, Euskal Herria Europako beste hainbat erregiorekin alderatzen badugu, ikusten dugu Euskal Herriko soldata altuagoa dela Espainiako hainbat eremu baino, adibidez, baina Luxenburgo, Belgika, Alemania edo Frantziako zenbait erregioak baino baxuagoa da, hala nola, Luxembourg, Bruxelles, Vlaams-Brabant, Brabant wallon, edo Hovedstaden, guztiak 68.800 €tik gora, Euskal Herriko 40.929tik urrun.
Langile bakoitzeko soldata, lan orduko neurrirako, joera berdinak antzematen dira. 2000. urtean 15,9 euro ingurukoa zen Euskal Herrian, eta 2021ean 26,25 eurokoa izan zen. Horrek erakusten du soldata horren hazkundea, 10,35 euro igotzen delarik 21 urtean. EU27ko batez bestekoarekin alderatuz, Euskal Herriko lan orduko soldata (25,3 euro) gertu dago, baina oraindik pixka bat altuagoa da.
Europako eskualdeekin alderatuta, Luxenburgoko 51,7 edo Bruselaseko 50,1etik Errumaniako eskualdeetako 5,5-5,8raino doazenak, Euskal Herria taularen erditik behera kokatzen da nabarmen.