Azken argitalpenak
[TELEBISTA] "Aniztasunaren gida" proiektua ezagutu dugu
Hamaika Telebistarekin batera egiten dugun EUSKAL EGITURA saioan, aste honetan Mario Zapata ikerlariari egin diogu elkarrizketa, “Aniztasunaren Gida” proiektua gertutik ezagutzeko asmoz. Aniztasunaren gidaren baitan, jatorri eta kultura-identitatearen inguruan antolaturiko eragileak aurkitu daitezke. Paperezko zein on-line argitalpenean, 1.000 eragiletik gora daude bilduta, udalerriz udalerri Euskal Herri osorako.
Bestalde, astero egiten dugun bezala, gure asteko dossierraren zertzeladak eman ditugu: Euskal Herriko gazteen ihesa.
[BIDEOAK] EHko sare produktiboaren argi-ilunak
Gaindegiak Donostian antolatu zuen "Euskal Herriko sare produktiboaren argi-ilunak" hitzaldiko ikus entzunezkoak bildu ditugu hemen.
[TELEBISTA] Bagara elkartera hurbildu gara
Gaindegiak Hamaika Telebistarekin batera egiten duen EUSKAL EGITURA saioan aste honetanlan merkatuaren esparru zehatz bat aztertu dugu: kontratazioen kalitatea, hain zuzen ere. Azken urtetan bizitako joerez gain, kontratazioen kualifikazioari erreparatu diogu. Bestalde, Bagara elkartera salto egin dugu, eta Andoni Mujika elkarrizketatu dugu, erakundeko koordinatzailea.
Etxebizitzen geografia Iparralden
Iparraldeko etxebizitzen geografiari erreparatu nahi izan diogu aste honetan, eta ateratako argazkiak argi erakutsi digu nabariak direla lurraldeak bizi dituen desorekak.
Izan ere, itsasbazterreko herrietan pilatzen da egungo etxebizitza parkearen %66,9 eta Iparraldeko biztanleria osoaren %58,2. Azpimarragarria da, ordea, etxebizitza horien %25,5 (30.269 guztira) bigarren etxebizitza gisara erabiliak direla. Fenomeno hori, batik bat, kostalean ematen da, baina barnealdeko zonalde batzuetan ere nabarmenki egin dute gora bigarren etxebizitzek (ikus mapa).
[AZAROAK 30] Aberastasunaren banaketari buruzko mintegia
Gaindegiak aberastasunaren banaketari buruzko mintegia antolatu du azaroaren 30erako Gasteizen: "Desigualdades sociales y reparto de la riqueza en Euskal Herria".
Mintegian Nekane Jurado ekonomilari eta ELKARTZEN mugimenduko kideak hitzaldia eskainiko du, "El reparto de la riqueza y la exclusión soci[TELEBISTA] Lurra eta Etxebizitza kolektiboari elkarrizketa
Gaindegiak Hamaika Telebistarekin batera egiten duen EUSKAL EGITURA saioan aste honetan Lurra eta Etxebizitza kolektiboko hiru kideri elkarrizketa egin diegu.
[GAINDEGIA TB] Imanol Esnaolari elkarrizketa, Hamaika Telebistan
Gaindegiak argitara eman duen azken ikerketa aurkeztu du Imanol Esnaolak Hamaika Telebistan: Euskal Herriko enpresen demografia.