Skip to main content

Euskal Herria

Etiketa orokorrak: Euskal Herria

Azken 28 urteetan aurreko historia osoan bezainbat lurzoru artifizializatu da Euskal Herrian

1990az geroztik Euskal Herriko lurraren erabilerak aldaketa nabarmenak izan ditu. Nekazaritzarako lurretan 80.400 hektarea galdu dira eta artifizializaturiko azalera bikoiztu egin da. Afekzio kritikoenak nekazaritza lurra urri den eremuetan gertatu dira.

Etiketa orokorrak:

Mugaz gaindiko lankidetzak finantziazio eta eroale iraunkorren faltan

Mugaz gaindiko lankidetzarako prestutasun handiagoa dute Ipar Euskal Herriko eragileek Hegoaldekoek baino. Hego Euskal Herrian, diru-funtsa handiko proiektuetan nabarmen, Akitaniako iparraldearekin elkarlanerako joera handia dago, bereziki Bordelekin.

Ezaugarri demografiko kezkagarrien euskal geografia

Udalbiltzarekin elkarlanean GAINDEGIAk egitura demografikoaren geografia aztertu du. Egungo populazioaren errealitatea azken hamarkadetako prozesu demografiko eta ez-demografiko desberdinen emaitza da. Euskal Herrian badira ahuldura demografikoan diren eremuak, batik bat Nafarroa Garaian eta Zuberoan.
Etiketa orokorrak:

Euskal hiriburuetako auzoen iraunkortasuna

Gaindegiak, Udalbiltzarekin eta Gasteizko udalaren babesarekin, auzoon iraunkortasuna modu integralean neurtzeko Gasteiz, Iruñea, Donostia, Baiona eta Bilboko ehun eta hamaika auzoen azterketa burutu du, mugikortasuna, kohesio soziala, hiri-morfologia, zerbitzuen eskuragarritasuna eta metabolismo demografikoa hizpide.