Euskal Herriak, erronka sozio-ekonomikoak

Liburu honek izen handiko 13 pertsonaren iritziak biltzen ditu, guztiak ere hemen eta munduan gertatzen denaren jakitun direnak. Iritziak galderen bidez bildu dira, eta galderen helburua izan da Euskal Herriak alor ekonomiko eta sozialean dituen erronkak azaltzea. Gaindegiak kaleratu duen elkarrizketa liburua soilik web bitartez eros daiteke. Informazio osagarri gehiago hemen.

Independentzia ekonomikoa

Krisia ekonomikoa soilik ez dela arras konbentzituta dago Nekane Jurado ekonomialaria eta Euskal Herriaren etorkizun sozio ekonomikoari begira autogobernua eta independentzia proposatzen ditu soluzio posible gisa. Independencia: de reivindicación histórica a necesidad económica izeneko liburua da egilearen azken lana, Txalaparta argitaletxearekin argitaratua. Erreferentzia gehiago.

Iparraldeko barnekaldean enpresak sustatzeko ekimena

Tokiko ekonomia biziberritzeko helburuz, urriaren 14ean Donapaulen enpresak sortzen laguntzeko jardunaldia antolatu da. Bertan, arloko profesionalak bilduko dira gerturatzen den orori laguntzeko. Horien artean izanen dira Xiberoako Odace eta Baxenafarroko Indar Elkarteak. Irakurri albistea Kazeta.info-n.

Udalgintzaren premia

Udalak dira herritarrek gertuen duten administrazio-unitatea, eta, neurri batean, lurralde-antolamenduaren oinarria eta estatuaren lehen unitatea da udalerria. Beren eskumenen baitan, eguneroko bizitzako hainbat alor antolatzen dituzte udal-ordenantzek; hala nola, lurraldea, laguntza- eta gizarte-zerbitzuak, ondasun historikoak, hizkuntza edo kultura.

Iparraldeko egoera sozio demografikoaren azterketa. Entzungai.

10 urteotan Iparraldeko biztanleria hazi egin da barnealdearen kalterako eta kostaldearen mesederako, biztanleria heldua eta jaiotze tasa baxua dago, zerbitzuen sektorea gailentzen da sektore ekonomikoetan lehenengo sektorearen kalterako eta industria ahula da. Lan merkatua prekarioa da eta azken hau feminizatzen ari da. Gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta ez dute beraien bizitza profesionala Iparraldean garatzen. Ondorio hauek eta gehiago lotu zituzten Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Lontzi Amadok Gaindegiak UEUko udako ikastaroetan antolatutako hitzaldian. Entzun audioak.

Krisiaren inguruko mahaingurua entzungai

Nekane Juradok, Baleren Bakaikoa eta Antón Borjak egungo egoera sozio-ekonomikoaz hausnartu zuten eta Carlos Etxeberri kazetariaren gidaritzapean, euskal ekonomiaren erronkak eta balizko aterabideen inguruan solastu ziren 2010eko uztailean Gaindegiak antolatu zuen mahai inguruan. Eztabaida entzungai dago hemen.

Existitzen den herri bat

Marc Legasse idazleak Pasacalle por un país que ni existe idatzi zuen bere garaian –euskarara itzulita “Existitzen ez den herri baten omenezko kalejira” emango genuke–. Izenburu horrek, bada, beste zeinahik baino hobeto azaltzen du Euskal Herriaren egoerak sortzen duen ezina, nazioartean herri burujabe gisa ikusezina baita. Jarraitu irakurtzen, Joxerra Bustillo Kastrexana, Gaindegia Txostena argitalpeneko Zuzendariaren iritzi artikulua.