Skip to main content

Hitzaldia: Globalizazio ekonomikoa eta euskal identitatea

Gaindegiaren 5. urteurrenaren karietara, ospakizun ekitaldien artean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak hitzaldia eskaini zuen Globalizazio ekonomikoa eta euskal identitatea lelopean. Ekitaldia, 2011/02/10ean ospatu zen, Kutxaren Arrasate aretoan, Donostian.

Ekitaldian, Xabier Isasik, Gaindegiako Lehendakariak, ekitaldiari hasiera eman zion, Gaindegiaren ibilbidea eta jatorria azalduz.

Xabier Oleagak, Gaindegiako lehendakariordeak, Ibarretxe Lehendakariaren hitzaldiari bide eman zion eta lehendakariordek ordu beteko hitzaldia eskaini zuen gainezka zegoen areto baten aurrean.

Atxikita, pdf formatuan hitzaldiaren edukiak daude, Xabier Isasi Gaindegiako Lehendakariaren sarrera hitzaldia, eta jarraian, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren edukiak.

Aldi berean, Gaindegiaren kanalean, hitzaldia jarraitu daiteke bideoz. Kanala: www.youtube.com/gaindegia

Bideo gehiago: www.youtube.com/gaindegia gunean.