Skip to main content

Baionako portuaren azterketa txosten berri batean

Euskal Portu nagusien artean, Baionako portuan %15,26 hazi zen trafiko metatua 2008-2009 urte artean, horrela kaleratzen da Iparraldeko portuaren gora beherak aztertzen dituen txosten batean. Hegoaldean, Pasaiako portuan eta Bilbokoan %26,62 eta %16 murriztu zen trafikoa epe horretan. 2009an, Pasaiako portuak 3,4 milioi tonako trafikoa izan zuen, eta Baionakoak 4,3 milioi tonatakoa. Bilboko portuan, aldiz, trafiko metatuak aurreko bi portuen kopurua erraz gainditu zuen (29 milioi tona), nahiz eta %16ko beherakada sumatu azken urtean.