Bilakaera paradojikoa Iparraldeko ekonomian

2006-2008 epealdian Iparraldeko establezimendu kopurua %5,3 hazi da eta enplegua aldiz %2,9. Joera hori ordea ez dator bat Iparraldeko lurralde eremu guztietan: BAB, Amikuze eta Lapurdi Behereako eskualdeetan establezimenduen kopurua nabarmen igo den arren langileen kopurua jaitsi egin da. Ikus Baionako Merkataritza Ganbarak ateratako azken txostena: Ipar Euskal Herriko eta bere lurraldeen egoera ekonomikoa.

Herrien elkartasunetik etorkizuna lantzen

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak Lapurdi Hegoaldeko 12 herri biltzen ditu bere baitan, hasi Hendaia, Ainhoa, Arbona eta Getariraino, bertako eta beraien garapen ekonomikoa kudeatzeko asmoz betiere guztientzat garapen sostengarri bat lortu nahiean. Elkargoak ez du izaera administratiboa, batez ere, giza baliabideen eta indarren metaketa edo elkartzea da.

Kutxarekin hitzarmena ezagutza sustatzeko

Gaindegiak Kutxako Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu du berriki Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen gaineko ikerketak editatu eta zabaltzeko.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.

Zuzendaritza berria eta sozializazio aroa

Ekainaren 13an, Gaindegiak 2009ko Bazkideen Batzar Nagusia ospatu zuen. Zuzendaritza berritzeaz gain 2009 urteko jarduera plana onartu zen. Aurrera begira sozializazioak inoiz baino pisu eta garrantzia gehiago izango du Gaindegiaren jardunean.