Begirada kritikoa euskal ekonomiaz eta gizarteaz tokiko errealitatetik

Patxi Nobliak, enpresaria eta Iparraldeko ekonomiaren biziberritze eta sustatzaileak, tokiko errealitate sozio-ekonomikoaren azterketa egiten du, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanetan eta karietan oinarrituz. Irakurri GARA egunkarian egindako elkarrizketa, eta aldi berean, elkarrizketari lotutako bideoa, 2011/03/20.

Euskal Kosta-Aturri Herri Elkargoa

Bidart eta Bokale Biarritz-Baiona-Angelu Hiri Elkargoaren parte izango dira Euskal Kosta-Aturri Herri Elkargoa osatuz. Pertsona gehien ordezkatzen duen herri elkargoa izango da hau, 125.000 lagun, Iparraldeko biztanleriaren kostalderako biztanle kontzentrazioarekin bat dator; kostaldean, 160.000 pertsona biltzen dira, lurralde osoko %60a. Irakurri albistea www.kazeta.info.

Gizarte kohesioa garraio kohesioaren harira

Donostiatik Miarritzeko aeroportura joateko abian jarri den autobus zerbitzu berriak agerian utzi du euskal lurraldeen arteko kohesio eta lankidetza beharra gizartearen premiak ase eta osatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu berria ipini du martxan bidaiarien eskaerei erantzunez. Irakurri albiste osoa Diario Vasco egunkarian.

Iparraldearen eta Hegoaldearen bateraezintasuna?

Hegoaldea eta Iparraldea elementu asko medio elkarrengandik oso urrun daudela senti daiteke baina lankidetzaren formula oso baliagarria litzake euskal lurraldeen errealitate ekonomiko eta sozial desberdinak uztartu eta osagarritzeko. Xabier Isasi eta Imanol Esnaolak Gaindegiak antolaturiko Jarduera ekonomikoen erronkak Euskal Herrian mahai inguruan jasotako hainbat ideien inguruan hausnartzen dute. Irakurri iritzi artikulua.