Egitura ekonomikoa eta teknologia

Eskualdeen argazki sozioekonomikoa

Euskal Herriko berrogeita bost eskualdeen mapa interaktiboa eta azterketa xehea. Euskal geografiaren ezaugarriak ezagutarazteko eta tokiko diagnostikoak egiteko baliabidea izatea du helburu. Lurraldea eta ingurua, Jarduera ekonomikoa eta enplegua, Kohesio soziala eta Metabolismo demografikoa aztergai duen eskualde bakoitzarentzako txostena eskuragarri.
Etiketa orokorrak: Iraunkortasuna

Arabako kuadrillak: lurraldearen iraunkortasuna neurtzen

Araba hiriaren eta landaren arteko desoreka handia duen herrialdea da. Bere baitan bi lurralde egitura bizi dira. Egitura zaharra, lurralde polizentrikoarena, bailara eta kuadrillak bere baitan dituena. Egitura berria, lurralde monozentrikoarena, Frankismoaren azken bi hamarkadetan Gasteizen ardazturiko garapen industrialaren ereduarekin egituratu zena.
Etiketa orokorrak:

Mugaz gaindiko lankidetzak finantziazio eta eroale iraunkorren faltan

Mugaz gaindiko lankidetzarako prestutasun handiagoa dute Ipar Euskal Herriko eragileek Hegoaldekoek baino. Hego Euskal Herrian, diru-funtsa handiko proiektuetan nabarmen, Akitaniako iparraldearekin elkarlanerako joera handia dago, bereziki Bordelekin.