
Erriberaren erradiografia sozioekonomikoa
Eskualdearen nolakotasunak, jarduera sektoreak, kontsumo joerak eta abar ezagutzeko Erriberaren inguruko azterketa sozioekonomikoa egin du Gaindegiak.
Eskualdearen nolakotasunak, jarduera sektoreak, kontsumo joerak eta abar ezagutzeko Erriberaren inguruko azterketa sozioekonomikoa egin du Gaindegiak.
Europa 2020 estrategiako adierazle bat da AROPE, gabezia material larriak eta gurasoen lan intentsitate baxua kontuan hartzen dituena. Gaindegiak datu horiek baliatu eta Euskal Herri osorako adierazleak kalkulatu ditu.
Euskal Herria aisiarako eta atsedenerako gero eta eremu ezagunagoa bihurtzen ari da. Bisitari gehienek kostaldera jotzen badute ere, barnealdeko eskualdeek beren estrategia lantzen dihardute eta duten eskaintza gero eta landuagoa eta zabalagoa da.
2015eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, lehenengo hiruhilekoan ez bezala, igo egin dira esportazioak Euskal Herrian 14,3 puntu aurreko hiruhilekoarekiko eta 6,4 puntu iazko tarte berarekiko.
Pasa den ikasturteari jarraiki, Imanol Esnaolak, Gaindegiako koordinatzaileak, Maddalen Iriartek gidatzen duen Azpimarra saioan parte hartuko du astero Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko intereseko gai bat jorratuz. Askotarikoak izan dira aurreko denboraldian landutako gaiak (emakumea eta lan merkatua, hiri pobrezia, etxebizitzen prezioa, aireportuak, euskal Pirinioak, bizi kondizioak...) .
Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusita, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten jarraitu. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura eraman ditu. Zoriontzekoa eta eskertzekoa, euskal herritarron begietatik ikusita.
Dela liburuak, dela arropa, dela garraioa… asko dira Euskal Herrian irailak dakartzan gastu horiei ezin aurre egin ibili diren familiak. Krisi aldi ekonomikoak eta honek ekarritako langabezia, errenten jaitsiera edo oinarrizko gastuen hazkundea (argia, elektrizitatea eta abar) eragin zuzena izan dute familien pobretzean, eta aurrezteko gero eta zailtasunak handiagoak dituzte.
Ongi formatua izateak balore handia du gure gizartean. Azken 30 urteetan asko hazi da goi mailako formakuntza duen biztanleriaren proportzioa. Hazkundea bereziki handia eta ia etengabekoa izan da 90eko hamarkadatik aurrera, hego naiz ipar Euskal Herrian.
Elhuyarrek mapei buruz egin duen erreportajea landu du bere aldizkarian. Bertan Mikel Ayerstaran elkarrizketatu du, Gaindegiako www.euskalgeo.net atariko arduraduna. Euskal Herriko kartografia librea eskaintzen du webguneak.
2015eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %14,9koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gutxiago. Iazko epe berarekin alderatzen badugu, ostera, langabezia-tasa 0,8 puntu txikiagoa da egun.