18 urtetik beherakoen ia %20a pobrezia edo bazterketa arriskuan bizi da Euskal Herrian

AROPE (At Risk Of Poverty or social Exclusión) Europa 2020 estrategiako adierazle bat da. Europako Batasunarentzat pobrezia ez da gaitasun ekonomikoaren arabera bakarrik neurtzen, aintzat hartzen dira gabezia material larriak eta gurasoen lan intentsitate baxua. Gaindegiak datu horiek baliatu eta Euskal Herri osorako adierazleak kalkulatu ditu.

Datu horien azterketatik ateratako emaitzek egoeraren neurria ematen dute:

Euskal Herrian biztanleriaren %16,7 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan bizi da. 18 urtetik beherakoen datua are larriagoa da: ia %20a bizi da pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan.

Era berean, biztanleria osoaren %4k gabezia material larria du, alegia, bizitzeko beharrezkoak jotzen diren oinarrizko baliabideen gabezia. 18 urtetik beherakoen kasuan, zifra altuxeagoa da: %5,3.

Euskal Herriko datuok, halere, Europar Batasuneko batez bestekotik behera daude: Europar Batasunean biztanleriaren %24,5 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan da (alegia, biztanleen ia laurdena) eta adin txikiko biztanleriaren %27,7.

Gabezia material larriari dagokionean, Europar Batasunean biztanleriaren %11,1 eta adin txikikoen  %9,6 ez du nahikoa baliabide egunekoari aurre egiteko (ikus hurrengo orria).

Arazo honek pertsonen oinarrizko eskubideekin lotura zuzena du, gure gizartea "aberatsa" baita. Honela, etorkizunean oinarrizko beharrak bermatzen dituzten politikak beharko dira ezinbestean.

Halaber, bazterkeria egoera honek gizarte kohesioarekin zuzeneko lotura du, besteak beste, umeen kasuan, eskolatze eraginkor baten bitartez aukera berdintasuna arriskuan jartzen duelako, gero eta gehiago, datuek ageri dutenez.

Ezin da ahantzi, halaber, gizarte babeseko politika oso desberdinak direla Hego eta Ipar Euskal Herrian, azken honetan, gabezia materialeko egoerak gainditzeko politikak askoz indartsuagoak izanik. Ez alferrik, Frantzia da, Finlandiarekin batera gabezia materialeko egoerak gutxitu dituen estatu bakarretakoa 2008tik 2013ra (iturria: Eurostat).

Pobrezia edo gizarte bazterketa arriskuan bizi diren biztanleak
Biztanleria osoa-
-(%)urtea
EAE15,32014
NAFARROA GARAIA14,52014
IPAR EH18,12013
EUSKAL HERRIA16,72014
EB-2824,52013
18 urtetik beherakoak---
-Biztanleria kopurua(%)urtea
EAE66.90718,72014
NAFARROA GARAIA25.33521,32014
IPAR EH12.52221,32013
EUSKAL HERRIA104.76419,62014
EB-28daturik ez27,72013
Gabezia material larria duen biztaleria EHn
Biztanleria osoa--
-(%)urtea
EAE4,82014
NAFARROA GARAIA1,22014
IPAR EH5,12013
EUSKAL HERRIA42014
EB-289,62013
18 urtetik beherakoak---
-Biztanleria kopurua(%)urtea
EAE22.5416,32014
NAFARROA GARAIA2.2601,92014
IPAR EH3.52762013
EUSKAL HERRIA28.3285,32014
EB-28-11,12013
Ondorengo zerrendako 9 baliabideetatik 4ri ezin aurre egin bizi diren familiak:

1) Alokairua, hipoteka edo ohiko fakturak ordaindu.
2) Neguan etxea temperatura egokian mantendu.
3) Ustekabeko gastuei aurre egin.
4) Hiru astean behin haragia, oilaskoa edo arraina jatea (edo balioke begetarianoak)
5) Urtean astebete gutxienez oporretara joatea.
6) Autoa izatea.
7) Garbigailua izatea.
8) Koloreko telebista izatea.
9) Telefono bat izatea (finkoa ala sakelekoa)