2011n langabezia ez zen lurralde guztietan hazi
Langabeziak gora egin du Euskal Herrian 2011 urtean zehar, laugarren urtez jarraian. Iparraldea eta Araba dira langabeziaren hazkunderik ezagutu ez zuten euskal lurralde bakarrak. Gainontzekoetan, langabetuen kopuruak gora egin du, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Testuinguru honetan, iaz Euskal Herrian langabezia % 11,9 handitu zen aurreko urtearen aldean eta langabezi tasa %12,0 izatera iritsi, Hegoalderako INEren datuak aintzat hartuta.