Skip to main content

Argitalpenak

adfasdfas

GAINDEGIA, observatorio para el desarrollo económico y social de Euskal Herria, ha publicado recientemente el Informe Gaindegia 2007 donde se recogen los principales indicadores económicos y sociales de Euskal Herria.

Familia enpresak laguntzeko foroa

Euskal Herriko ekonomiaren zati garrantzitsua dira familia enpresa txikiak zein ertainak, baina gehienak arazoak dituzte erreleboari eusteko: soilik heren bat iristen da bigarren belaunaldira eta erdia hirugarrenera. Egoera honen aurrean, Euskoganberak Familia Enpresen Foroa izeneko ekimena sustatu du enpresaburuak hezteko, informatzeko eta oinordekoak prestatzeko.

Irakurri honen inguruko erreportajea 2008ko martxoaren 30eko BERRIAko EGITURA gehigarrian.

Gizarte erantzunkizuna euskal enpresetan

EKONOMIAZ lau hilabetekariaren azken zenbakian euskal enpresek eramandako gizarte erantzunkizun ekimenak aztertzen dira, batez ere, Xertatu proposamena. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, "Enpresa eta gizarte erantzunkizuna Gipuzkoan" izenburuko argitalpena kaleratu du. Ikus Iñaki Beti, liburuaren egileetariko bati eginiko elkarrizketa NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian.

Kooperatibak elkarrekin kooperatzen

Forokoop egitasmoa martxan da. Euskal Herriko kooperatibek gogoeta, iritzi trukaketa eta elkarrekin komunikatzeko foroa sortu dute Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben elkarteak. Foroak kooperatiben munduan lan egiten duten euskaldunentzat baliagarri izateko asmoa du.

Informazio gehiago www.euskosare.org web gunean.