Landatar herrien bilakaera eta garapena aztergai
Akoak, Arabako Kontzeju Elkarteak azaroaren 19-20an landatar herrien bilakaera eta garapenaz gogoeta egiteko mintegia antolatu du. Araba barruko eragileez gain lurralde desberdinetako eragileak ere gonbidatu dituzte esperientzia desberdinak partekatu eta haietatik ikasteko.
Ikus egitaraua.
Gaindegiak eta Udalbidek lankidetza hitzarmena sinatu dute
Sinatutako hitzarmenaren bitartez Udalbidek Gaindegiak euskal herriko dimentsio ekonomiko eta sozial nagusien indizeak ezagutzera emateko antolatzen dituen ekimenak babestuko ditu.
Gaindegia Euskal Herri Digitalarekin bat
Gaindegiak Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta sozialaren ezagutzan eta hedapenean egindako ahaleginagatik Euskal Herri Digitala labela eskuratu du. Labelak Euskal Herriak interneten duen presentziari bikaintasuna eta kalitatea ematen dizkio.
Lurrama: Euskal Herriko laborantzaren garapen iraunkorra sustatzen
Euskal Herriko laborantza Ganbarak aurten ere Lurrama azoka abian jarriko du urriaren 31, azaroak 1 eta 2 artean. Ekitaldien artean, nabarmentzekoak dira: mintzaldi eta eztabaidak, baserriko mekatua, animalien erakusketa... Guzti hau kalitatezko laborantza baten alde. Ikus: www.lurrama.com
Euskal Herri independentearen ekonomia globalizazioan
UEUko ekonomia sailaren blogean Joseba Felix Tobar Arbuluk egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. Ikus artikuluak.
Zientzia eta berrikuntza prentsa azterketa bitartez
Urriaren 14ean, Elhuyar fundazioak eta Innobasque-k "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza" mintegia antolatu dute, zientzia kazetaritzako ikastaroa. Ikus egitaraua.
BOLETÍN GAINDEGIA
Hemos publicado el BOLETÍN GAINDEGIA que trata de informar sobre las actividades dirigidas al desarrollo económico y social de Euskal Herria.
Lan eskaintza: GIS kudeatzailea
Eginkizuna: Geografia Informazio Sistemen diseinu, inplementazio eta mantenua. Curriculumak irailaren 18 aurretik bidali behar dira gaindegia@gaindegia.org helbidera.
FORMAKUNTZA SAIOA: EUSKAL HERRIRAKO ADIERAZLEAK
Irailaren 26an, Donostiako Enpresa Eskolan, Gaindegiak Euskal Herrirako kalkulaturiko adierazle nagusien gaineko formazio saioa antolatu du. Ikus egitaraua.
Berrikuntza beharrezkoa nazio gisa garatzeko
Gizarte berritzaile baten kultura sustatzea ezinbestekotzat du Pedro Luis Uriartek, Innovasque Berrikuntzako Euskal Agentziako Lehendakariak. Irakurri Uriarteri egindako elkarrizketa Euskal Ekonomilarien Elkargoko aldizkarian. Ekonomia eta ekonomisten berriak. 2008, urtarrila, 12-13 orrialdeak.