The Basque Country
A new publication with the aim of presenting The Basque Country to inmigrants and tourists has born, elaborated by different departments from the Basque Government.The Country Basque has been translated into 7 languages.
Read the book in the Web site of the Department of Culture of the Basque Government.
Nafarroa Garaia ingurugiro ikur
Ecópolis klusterrak, ingurugiro sektorea landuko duena, Nafarroako erdialdeko ekonomia eta garapena sustatzeko elementu interesgarria izango da. Pasa den urtarrilean aurkeztu zen Bartzelonan.
Irakurri artikulua Nafarroa Garaiko Enpresen Atarian.
Finantza-ekonomia vs. ekonomia erreala
Finantza ekonomiaren eredua kaltegarria izaki, Euskal Herriko ekonomiaren subiranotasuna lortzeko aldaketa sakonak proposatzen ditu Joxeba Felix Tobar-Arbuluk, UEUko ekonomia Saileko blogean.
Langabea definizioaren arabera
Hegoalderako langabezia datua ematen duten erakunde desberdinak daude eta zifra ere, horrelakoxea da, erabat desberdina. Iturriak, metodologiak eta langabe bat izateko definizioa zein diren aintzat hartu behar dira ikerketa bakoitzeko datuok interpretatzeko. Irakurri Joseba Garmendia ekonomilariak egindako azterketa, Berria egunkarian, Egitura gehigarrian, 2009/02/08.
Lidertza: irtenbidea?
Lidertza, egun, asko aipatzen den terminoa da, baina kolokan gelditzen da konfidantza faltan. Taldearentzat, motibazioa eta proiektuaren parte sentitzea ezaugarri garrantzitsuagoak dira Koldo Saratxagaren esanetan. Ikus elkarrizketa, Argia astekarian, 2009/02/06.
Biztanleriaren hazkundearekin bat langabezia Iparraldean
Hazkunde proportzionala izan dute Iparraldean biztanleriak eta langabeziak. 2000-2006ko epealdian, populazioa %6,6ean hazi da, 17.000 pertsona gehiago bizi dira, baina langabeak beste horrenbeste dira, %6,4ko hazkundearekin.
Datu horiek eta gehiago Baionako Merkataritza Ganbararen azken txostenean. Ikus atxikita pdfan.
Nafarroaren garapena eta enpresa dibertsifikazioa gizarte zibiletik
Nafarroako enpresa sarea dibertsifikatu eta sustatzeko ekimen berria sortu da. Helburu horretan lagun dezaketen erakunde, entitate, enpresa etab.ek hartzen dute parte ekimenean. Irakurri, Diario de Noticias-en egindako elkarrizketa hiru partaideri.
Euskal komunitatea indarrean puntueus ekimenarekin
Euskal komunitatearen presentzia interneten hedatzeko asmoz, Puntueus ekimena jaioa da. Teknologia berriak eta euskarak badute lekua sarean. Atxikimendua erakusteko www.puntueus.org helbidean.
Bikaintasuna finantza osasunean Hegoaldearentzat
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa konfidantza igorle dira: ordainketak puntualki egin eta etorkizunean kaudimena bermatuko omen dute. Standard and Poors Rating agentziak AAA kalifikazioa eman die eskualde hauei, Espainiako Estatuari, aldiz, kendu.
Laborantza: sindikalismoa eta garapena
Euskal Herriko laborantza ganbararen bi frente nagusiak izan dira sindikalismoa eta garapena. Manu Robles-Arangiz Institutuak, monografiko honetan, Euskal Herriko Labontza Ganbararen sorreratik gaurdainoko ibilbidea aztertzen du. Ikus argitalpena.