Skip to main content

Argitalpenak

Zazpiak Eraiki, euskal enpresen sarea

Iparraldeko industriako eragileak sortu bidean dira euskal enpresak lotzen dituen sare txiki bat. Enpresa hauek oinarritzen dituen elementua hizkuntza bera da, bilera guztiak euskara hutsean egiten baitira. Ekimen sortu berri honen lehenengo pausua Maulen izan zen eta aurrerago finkatzeke daude hitzordu berriak. Ikusi Michel Etchebest-ren irudiak Gaindegiako Kanalean.

Lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa

Iparraldeko LABen arabera, lan harremanetarako euskal esparru sozio-ekonomikoa eraiki beharko litzateke Iparralden. Honen helburua baldintzak sortzea da Iparralden izateko egitura sozio-ekonomiko berezi bat, Kontseilu Ekonomiko baten betekizuna izango duena baina, kontsultiboa izateaz gain erabakitzailea izango dena. Mahai beraren inguruan aktore guztiak biltzeko egokiera eskainiko duena, Iparraldeko zein Hegoaldeko. Ikus Amaia Fontang-en bideoa Gaindegiaren Kanalean.

Ze merkatu lukete Iparraldeko laborantza produktuek Hegoaldean?

Iparraldeko nekazaritza moldeak eredu izan daitezkeela konturatuak dira Hegoaldeko baserritarrak baina Iparraldekoen zalantza da ia euren produktuek biderik izango ote zuten mugaz bestalde, izan ere, merkatua eta eros ahalmena bai baitago. Mixel Berhokoirigoin, EHLGtik laborari eta baserritarren elkar ezagutzan sakondu eta hainbat ekimen aurrera eramaten lanean jarraituko dutela adierazi du. Ikus Mixel Berhokoirigoin Gaindegiaren Kanalean.

Iparraldeko eta Hegoaldeko unibertsitateetan kontzientziazio falta

Iparralde zein Hegoaldeko unibertsitateen lankidetzarako bidean Jean Michel Larrasquet, ESTIA ingeniari eskolako irakasleak dioenez, erronkak nahikeria eta kontzientziazio faltan daude. Iparraldeko unibertsitateen administrazioren gehiengoa kanpoan ematen da eta irakasleak ere ez dira bertakoak eta Iparraldearen gaineko eta batez ere Hegoaldearen gaineko ezezagutza nabaria da. Lankidetzari begira, irakaslearen hitzetan, Hegoaldeko unibertsitateek ez dute ahalegin handirik egiten Iparraldean dutena eskaintzeko beraien ikasleei. Ikus Jean Michel Larrasquet Gaindegiaren Kanalean.

Peio Olhagaray "Iparralde bada merkatu"

Hegoaldeko hiru enpresatik batek ez du ezagutzen zer den Iparralde. Hirutik batek esaten du hizkuntza traba biziki handia dela komunikazio ardatza ingelesa izanik sarritan eta Hegoaldeko enpresentzat Iparralde ez da merkatu. Bihartean Ganbera Arteko Lankidetzak Iparralde zein Hegoaldeko 1469 enpresei egindako ikerketatik eratorritako hiru ondorio nagusiak dira aurrekoak. Peio Olhagarayk, Bihartean-etik, helburu jakinak dituztela argi du: Gipuzkoako eta Iparraldeko ekonomia arloan lan egitea, Iparraldeko errealitatea aintzat izatea lankideek eta elkarrekin joatea kanpora hemengo eskaintza garatzera. Ikus Peio Olhagaray-ren esanak Gaindegiaren kanalean.

Lankidetza beharra behar komunentzat

Enpresa, industria, laborantza, sindikalgintza eta behar sozialak, hezkuntza eta formazioa eta hedabideak eta euskal kultura. Sei ardatz nagusi hauek izan ziren aztergai, Baionan, gaian engaiatutako Iparraldeko 6 eragile sozio-ekonomikok bertako errealitatea abiapuntu izanda Hegoaldearekin lankidetzan behar komunak bideratzeko proposamenak aztertu zituzten, beharrak eta erronkak identifikatuz. Honats, hitzaldiaren aurrerapen bat, gaiari sarrera eginez. Bideo gehiago, Gaindegiaren kanalean.

Euskal Aurrezki Kutxak eta bankarizazioa

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxek, Vital Kutxa, BBK eta Gipuzkoako Kutxako administrazio kontseiluko kideen gehiengoa banka-erakunde bihurtzeko aldeko iritzia azaldu zuten pasa den ekainean. Prozesua argitzeko asmotan Zu Zeu-n gaiaren inguruko iturri desberdinetako informazioa bildu dute.

EHko leize eta kobak

Euskal sektore industrialari bultzada

2011eko lehenengo hiruhilekoan euskal industria sektorearen egoera indartu da lurralde guztietan. Iparralden Inplantazio Poloen ekimenaren bitartez, 10 urteko epealdian lurraldean bertan 1800 lanpostu sortu ditu eta urteko lehenengo seihilekoan 6 enpresa berri sortu dira.