Skip to main content

[AGENDA] Hitzaldi irekia Donostian, azaroaren 13an

Gaindegia_hitzaldiaZARE_kartela Gaindegiak "Euskal Herriko enpresa demografia" ikerketaren emaitzak aurkezteko ekitaldia egingo du azaroaren 13an, asteazkena, Donostiako San Jeronimo kaleko Udal Liburutegi zaharreko aretoan, arratsaldeko 19.00etan. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko sare produktiboaren argi-ilunei buruzko solasaldia egitea da, egungo diagnosia eginez eta krisiak orain arte utzi dituen ondorioak mahai gainean jarriz. Horretarako, alde batetik, Gaindegiak egin berri duen txostenaren emaitzak azalduko ditu Imanol Esnaolak (Gaindegiako koordinatzailea) eta, ondoren, adituen laguntzaz emaitza horien analisi eta gogoeta bat egingo da, Miren Estensoro (Orkestra) eta Eduardo Malagón (EHU) adituez osaturikom mahai inguru labur batean. Ekitaldia irekia izango da, beraz, nahi duen oro hurbil daiteke. Eskertuko da halere aldez aurretiko izena ematea:

IZENA EMAN

Ekitaldiaren loturiko estekak: "Euskal Herriko enpresa demografia" txostena "Euskal Herriko enpresa demografia" aurkezpen interaktiboa