Skip to main content

[ASTEKO GAIA] Langabezia-tasak gora egin du Euskal Herrian

Langabezia 3.hiruhilean Europako testuinguruan Biztanleria Aktiboaren Inkestak eta Biztanleria Jardueraren Arabera-ko inkestak Euskal Herriko langabezia-tasa desberdina ematen dute: %15,9 INEk eta %15,1 EUSTATek. Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratu berri dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, 2013 urteko hirugarren hiruhilekoan langabeziak gora egin du Euskal Herrian. INEk dioenez, 1.400 pertsona gehiago daude langabezian urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, baina urteko 1go hiruhulekoan baino portzentaje baxuagoa dugu (%16,4). EUSTATen ustez, ordea, hiruhileko honen datua da krisia hasi zenetik izan dugun daturik txarrena. Bitartean, Europar Batasuneko langabezia-tasa %10,9 da, alegia, Euskal Herria osoan duguna baino bost puntu baxuagoa. Mapan ikus daitekeen bezala, Euskal Herria langabezia-tasa altuenak dituzten herrialdeen artean dago, Grezia (%27,6), Espainia (%26), Kroazia (%16,9), Zipre (%16,7) eta Portugalen (%16,6) atzetik. Langabezia-tasa baxuena duten herrialdeei dagokionean, Norvegia da buru (%3,6) eta atzetik ditu Austria (%4,9), Alemania (%5,2), Islandia (%5,6) eta Luxenburgo (%5,9). Dossierra PDFan Dossierra kontsultatzeko: OHARRA: (*) Gaindegiak EIN eta EUSTAT iturriren datuak eskaintzen ditu txosten honetan, baina INEk Biztanleria Aktiboaren Inkestan ematen dituen datuak lehenetsi ditu, Hegoalde osorako metodologia erabiltzen baitu.