2007an 0-4 urteko taldeak kopuru handia du, eta 5-9 urteko taldea ere altua da, jaiotza-tasa altua zela erakutsiz. Lan-adineko biztanleria, 30-44 urteko taldeak zehazki, dira kopuruz handienak. 65 urtetik gorako taldeek kopuru nahiko baxuak dituzte. Emakumeen biziraupen handiagoa ikus daiteke adin altuetan.

2012 0-9 urteko taldea hazi egin da, erakutsiz jaiotza-tasaren igoera txiki bat aurreko urteen aldean. Lan-adineko biztanlerian 40-49 urteko taldea bihurtzen da nagusi eta oro har, zahartzea antzematen da. 65 urtetik gorako biztanleriak gora egin du, batez ere 70 urtetik gorako emakumeen kopuruari esker.

2017 0-4 urteko taldea jaitsi da berriro, eta horrek jaiotza-tasen beheranzko joera adierazten du. Orain 40-54 urte bitartean duen belaunaldia jarraitzen du taldea nagusia izaten. Zahartze prozesua sendotzen jarraitzen du, 75 urtetik gorako taldeak igo dira, adinekoen proportzio gero eta handiagoa erakutsiz, emakumeen biziraupen altuagoarekin.

2022 0-4 urteko taldea oraindik eta gehiago txikitu egin da. Lan-adineko biztanleria gutxitzen hasi da, bereziki 30-44 urte bitarteko biztanleriak behera eginez. 65 urtetik gorako taldeak hazi egin dira berriro ere, eta 85 urtetik gorako emakumeen kopurua altua da, Euskal Herriko biztanleriaren zahartze prozesuaren adierazle.

Beraz, Euskal Herriko adin-piramideetan argi ikusten da jaiotza-tasa beherantz doala, eta, aldi berean, biztanleria zahartzen ari dela. 2007tik 2022ra, haur kopurua murriztu egin da, eta lan-adineko populazioak maximoa jo du 2012an, gero beheranzko joera erakutsiz. Zahartze-prozesua oso nabarmena da.

Euskal Herriko herrialdeak, guztietan adin batezbestekoa gora egin du, adinean zahartze nabarmena erakutsiz. Zuberoak batezbesteko adin altuena du 47,5 urterekin 2022an, eta Zuberoak Lapurdik igoera nabarmena izan du, 2007an aldi handiz gazteena izatetik, 2022an Zuberoaren atzetik egotera pasaz (37,4tik 46,4ra). Nafarroa Garaia eta Araba dira batezbesteko adin baxuenak dituztenak, 43,4 eta 45,0 urte, hurrenez hurren.

Beste herrialde batzuekin konparatuta, Europan adin batezbestekoari dagokionean abaniko osoaren erakusle izan daitezkeenak, Euskal Herria batezbesteko adinean Espainia, Alemania eta Italiarekin antzeko mailan dago, eta guztiek adin handitze nabarmena erakutsi dute. Azerbaijanek du Europan batezbesteko adin txikiena, 2022an 34,3 urtekoa, nahiz eta bertan ere zahartzea ematen ari den.

Gaztetxoenen franjari erreparatzen badiogu, 0-14 urte artekoei, mendearen lehen hamarraldian igoera eman ondoren beherakada orokorra eman da Euskal Herrian. 2022an Bizkaian aurkitzen dugu 0-14 urte artekoen proportziorik txikiena, %12,5, eta Nafarroa Beherean altuena, %16,4.

EU27an, haurren ehunekoetan beherakada eman da bi hamarraldiz. Hala ere Euskal Herria egungo %13,6arekin Europako batezbestekoaren azpitik kokatzen da.

65 urte eta gehiagokoen, adinekoen igoera nabarmena ikus daiteke. Euskal Herriko probintzia guztietan adinekoen ehunekoa igo egin da, eta 2022an 22,8ra iritsi da Euskal Herrian bere osotasunean. Zuberoa da proportzio handiena duena (%29,2).

65 urte eta gehiagokoen, adinekoen igoera nabarmena ikus daiteke. Euskal Herriko probintzia guztietan adinekoen ehunekoa igo egin da, eta 2022an 22,8ra iritsi da Euskal Herrian bere osotasunean. Zuberoa da proportzio handiena duena (%29,2).

Joera horiek, gaztetxoenen mantentzea edo gutxitzea eta nagusienen handitzea, EU27renarekin bat dator. Horrela Europako erregio gehienetan 0-14 urte artekoen proportzioa piskatxo bat hazi eta 3 puntu arte jaitsi izan dira, eskualdearen arabera. 65 urtetik gorakoen artean ordea, puntu bat eta bost artean hazi egin da.