Ekonomia

Etiketa orokorrak:

Atzeraldi ekonomikoa marrazten du BPGk Euskal Herrian

2019 urtean Euskal Herriko BPGk +%2,2ko hazkundea izan ostean, erakunde publikoen 2020rako aurreikuspenek Euskal Herrian %1,9ko hazkundea marrazten zuten. Bistan denez, 2020 urteak aurreikuspen guztiak irauli ditu. Espainian, Frantzian eta Alemanian, euskal esportazioen helmuga nagusietan, atzeraldia hasi da ere.
Etiketa orokorrak:

2007/19 epealdian 40.800 milioiko defizita kapitalaren joan-etorrian

2007/19 aldian inbertsiogileek Hego Euskal Herritik 62.640 milioi euro eraman dituzte atzerrira, gehientsuena 2007 urtean. Bien bitartean, epealdi berean 21.830 milioi euro erakarri dira. Kapital ekonomikoaren nazioarteko joan-etorria handia izan da eta, horren ondorioz, 2007az geroztik Hego Euskal Herriak 40.800 milioi euroko inbertsio defizita du.
Etiketa orokorrak: Ekonomia

Euskal ekonomia, kanpo faktoreen menpe

1973 urtean Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak Yom Kipurreko gerran Israelen alde egin zuten herrialdeetara petrolioaren esportazioa etetea erabaki zuen eta petrolio-krisiak euskal ekonomia gogor kolpatu zuen. 2008 urteaz geroztik 1970. hamarkadako petrolio-krisiaren ondoren egituratutako eredu industrialaren ehun zati garrantzitsua desegin da. 2020 inflexio urte berria izan daiteke.