Kontsumo Prezioen Indizeak behera egin zuen iaz Hego Euskal, Herrian aurreko urtearekin alderatuta. Aldiz, apalki bada ere, salneurriak hazi egin ziren Europan.
Soldatapeko emakumeek gizonek baino batez beste %11,7 gutxiago jasotzen dute lanorduko Euskal Herrian. Genero arrakala nabarmen handitzen da 50 urtetik gorakoen artean, hau da, emakumeen artean lanaldi partzialak edota kualifikazio formalik eskatzen ez duten lanpostuak nagusi diren adinetan.
2020ko laugarren hiruhilekoan Euskal Herriko langabezia tasak %10eko langa gainditu du berriz ere. Urtebete lehenago baino ia 5.000 pertsona aktibo gutxiago zenbatu dira, baina iturrien arabera, 17.000-26.000 langabetu gehiago daude. 2020 urtean Euskal Herriko langabezia tasa Europan baino indar handiagoarekin hazi da.
www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.