Argitalpenak

Etiketa orokorrak:

Euskal Herria munduko merkataritzaren bidegurutzean

Euskal Herriak 2020 urtean munduko herrialdeen hiru laurdenekin izan zuen hartu-eman komertziala. Harreman horietan, hamarretik zazpik merkataritza saldo positiboa izan zuen. Nolanahi ere, Txinako inportazioak gero eta ugariagoak dira euskal lurraldean eta herrialde horrekiko merkataritza saldo negatiboaren igoerak agerian uzten du munduko produkzioa eraldaketa prozesuan dela.
Etiketa orokorrak:

I+G gastua gora, baina erreferentziazko lurraldeetatik gero eta urrunago

2015 urteaz geroztik, hazkunde ekonomikoak hauspotuta, Ikerketa eta Garapenera (I+G) bideratutako gastua gorabidean da. Hala, I+Gra bideratutako gastuek Euskal Herriko BPGaren %1,88 osatu zuten (2019). Txekia edo Erresuma Batuaren pareko gastua da hori, baina puntako lurraldeetatik gero eta urrunago dago Euskal Herria.

Gainzahartze handia despopulaturiko geografian

224.300 herritarrek 80 urtetik gorako adina dute Euskal Herrian. Populazio honen kopurua ia bikoiztu egin da azken bi hamarkadetan eta etorkizunean joera hori areagotuko da gerra osteko hazkunde demografikoa eta bizi-itxaropenaren handitzea medio. Luzaroan despopulazioa nozitu duten lurraldeetan metatzen da adineko biztanleria honen proportzio handiena.

Euskal Herria karbono neutraltasunetik urrun

Erregai fosilekiko menpekotasuna handia da oraindik Euskal Herrian. Azken datuen arabera, Berotegi Efektuko Gas (BEG) isurpenak murrizteko estrategia desberdinak indarrean diren arren, urtebetean biztanleko 8,3 tona BEG isuri ziren atmosferara. Alemania edo Belgikaren pareko emisioak dira horiek, munduko per capita isurpenen bikoitza.
Etiketa orokorrak:

Gizon eta emakumeen arteko aldea lan sarian: 2,5 euro lan orduko

Soldatapeko emakumeek gizonek baino batez beste %11,7 gutxiago jasotzen dute lanorduko Euskal Herrian. Genero arrakala nabarmen handitzen da 50 urtetik gorakoen artean, hau da, emakumeen artean lanaldi partzialak edota kualifikazio formalik eskatzen ez duten lanpostuak nagusi diren adinetan.

Joan-etorrien gutxitzeak Berotegi Efektuko Gasen isurketak murriztu ditu 2020 urtean

Errepide bidezko garraioaren Berotegi Efektuko Gas isurketa %10,4 apaldu da Hego Euskal Herrian 2020an. Berotegi Efektuko Gas isurpen guztien %24aren iturburua garraioa izan zen 2018 urtean. Nafarroa Garaian proportzio hori %23,3koa da (2018); Euskal A.E.n %34koa (2018) eta, Euskal Hirigune Elkargoan, %32koa (2019).
Etiketa orokorrak:

[2020-IV] Urtebete lehenago baino 17.500 langabe gehiagorekin amaitu da 2020a

2020ko laugarren hiruhilekoan Euskal Herriko langabezia tasak %10eko langa gainditu du berriz ere. Urtebete lehenago baino ia 5.000 pertsona aktibo gutxiago zenbatu dira, baina iturrien arabera, 17.000-26.000 langabetu gehiago daude. 2020 urtean Euskal Herriko langabezia tasa Europan baino indar handiagoarekin hazi da.
Etiketa orokorrak: Eskualdeak

Biztanleria nabarmen hazi da eta lurraldean metatzeko joerari eutsi dio

Euskal Herriak 3.193.513 biztanle ditu (2020), urtebete lehenago baino 22.622 gehiago. Azken urtekoa hamarkadako biztanleriaren hazkunde handiena izan da. Herrialde guztiek biztanleria irabazi dute, Zuberoak izan ezik. Euskal herritarren %55,4 hiriguneetan eta %27,3 bitarteko hiriguneetan bizi da.