Skip to main content

Azken argitalpenak

Bizkaia zabor ekoizlerik nagusiena

Azken 10 urtetan hiri hondakinen ekoizpena %17 hazi da Euskal Herrian, kontsumo nahiz ekoizpen gaitasunarekin batera. Euskal Herritar bakoitzak 1,4 kilo hiri hondakin sortzen ditu egunean. Bizkaitarrak dira zabor gehien pilatzen dutenak, urteko 552,797 kilo biztanleko. Beste muturrean, ekoizpen baxuenarekin Ipar Euskal Herritarrak dira, 404 kilo zabor ekoitziz. Berria, Harian, 2007/11/28.

EHLG, Itsasmendikoi eta Udalbide bi urtez elkarrekin

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Itsasmendikoi erakundeak eta Udalbidek bi urteko hitzarmena sinatu dute hegoaldeko laborantza nahiz itsasoko produktuak Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean ezagutarazteko.

Euskal enpresak Txinan hazten

Dagoeneko 83 euskal enpresak Txinako merkatuan lehiatzen dute. Berriki, MCC-k industriagune berria inauguratu du. Bertan, Wingroup-Dikar, Orbea, Orkli eta Oiarso kooperatibak lekua hartu dute eta etorkizunean, enpresa gehiago gehitzea espero dute. Loturak.

Iparraldeko ingeniari eskolak, Estiak, deialdia luzatu du

Estia Baionako ingeniari eskolak, lankidetzan Bilboko ingeniari eskolarekin diharduenak formazio proiektuetan, lantzen dituen hiru alor desberdinetarako (metalmekanika, informatika eta kirol eta itsas ingeniaritza) proiektu berriak aurkezteko deialdia ireki du azaroa bukaera bitarterarte. Xehetasunak.

Globalki lehiatzeko inbertsioa handitu

Euskal ekonomia sustatzeko Jaurlaritzak BPGaren %2,25 bideratu nahi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan. Datuek zer hobetua badagoela adierazten dute: hezkuntza mailan Euskal Herria Europako herrialde aurreratuenen pare dago, baina jakintza hori ez da patente kopuruan islatzen. Goi eta ertain teknologiako okupazio tasa adierazgarria da baina goi teknologiako esportazioak oso baxuak dira.

Irakurri erreportajea. BERRIA, Egitura gehigarria, 21-24 orrialdeak.

Ikerketak: lan merkatua Baiona-Donostia

Ipar Euskal Herriko lan merkatuaren azterketa martxan jarri du Gaindegiak. Txostenak hainbat galdera erantzungo ditu: zein da egoera, zein da bertako gazteriaren lan ibilbidea, zeintzu dira enplegu politiken desberdintasunak...